Zinemaldiak Philippe Garrel zinemagile frantsesaren lana omenduko dau

Bizkaie! 2007-06-22 02:00   Barriak

Irailaren 20tik 29ra bitartean egingo dan Donostiako 55. Nazinoarteko Zinemaldiak atzera begirako sail bat eskainiko deutso zinemagile frantsesaren lanari. Garrel Frantziako zinematografiaren zinemagilerik independenteenetakoa da, 'nouvelle vague' korrontearen ondorengo zuzena.

Igartubeiti baserri-museoa zabaldu dabe

Bizkaie! 2007-06-21 02:00

Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserria, XVI. eta XVII. mendeetako egurrezko arkitektura tradizionalaren adibide onenetarikoa eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren erakusle garbia da.

UEUren Eibarreko udako ikastaroak aurkeztuko ditue gaur

Bizkaie! 2007-06-21 02:00

Aurtengo ikastaroak garagarrilaren 2tik 13ra izango dira. Eibarkoez gan, garagarrilaren 13tik 19ra Baionan egingo dira udako ikastaroak, eta garagarrilaren 16tik 20ra bitartean, Iruñean.

Maddi Oihenartek Madrilen joko dau garagarrilaren 21ean

Bizkaie! 2007-06-21 02:00   Musikea

Kantari zuberoarraren kontzertua 'Los Veranos de la Villa' izeneko musika jaialdian izango da, Patio del Conde Duque aretoan, 21:30ean.

Zamudioko Kamara Korala Madrilera doa

Bizkaie! 2007-06-21 02:00   Musikea

20 urtez musika korala zabaltzen

Iratxe Gezuraga zuzendariaren aginduetara Zamudioko Kamara Koraleko 11 gazteek euren ahotsaren indarra erakutsiko dabe Madrilen bagilaren 23an. Ekitaldia Madrileko Loiolako Inazio Deunaren eleizan izango da arratsaldeko 19:30etan.

New Model Army ingelesak izango dira Bermeoko Aritzatxu Rock Free jaialdiko izarrak

Bizkaie! 2007-06-21 02:00   Musikea

New Model Army banda ingelesa izango da garagarrilaren 14an Bermeon egingo dan Aritzatxu Rock Free jaialdiko izarra. Aurreko edizinoetan bezela, hitzordua herri bizkaitarreko Pergolan izango da, doban, eta kanpatzeko aukerea be eskainiko dau, hau be doban.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Iñaki Iturriotz: ‘guk ez dogu bertsoa lehia moduan ulertzen’

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2007-06-21 02:00   Bertsolaritzea

Oraintsu, 'Bertsotan atalean, Santutxuko bertso-eskolea izan genduan berbagai eta oraingoan barriz, Arratiako bertso-eskolea eta batez be, Zeanuriko bertso-eskolearen ibilbidea eta jarduna aztertuko doguz. Bertan kantu kantari eta kontu kontari ibilten dan Iñaki Iturriotzi egin deutsagu alkarrizketea bertako barri emoteko.

Baron Rojok Bilboko kontzertua grabauko dau 25. urteurreneko CDa eta DVDa atarateko

Bizkaie! 2007-06-20 02:00   Musikea

Abuztuaren 23an izango da kontzertua Bilboko Botika Zaharrean, Aste Nagusiko ekitaldien barruan. Talde beteranoaren hamaseigarren diskoa izango da, igaz Ultimasmentes lana kaleratu ostean.

Jokin del Amok irabazi dau Basque Research-en V. Tesi Saria

Bizkaie! 2007-06-20 02:00

Elhuyar Fundazinoak www.basqueresearch.com webgunearen bitartez antolatu dauen V. Tesi Sariaren irabazleak zeintzuk diran jakinarazo dau. Lehenengo saria Euskal Herriko Unibersidadeko Jokin del Amo Iribarren ikertzailearentzat izan da, ‘Nuevos marcadores tumorales: buscando las 7 diferencias’ izeneko lanagaitik.

Euskera eta euskal kulturako ikastaroak emongo ditue Txileko lau unibersidadetan

Bizkaie! 2007-06-20 02:00   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Txileko lau unibersidadeakaz (Santiagoko Universidad Nacional, Valparaisoko Universidad Nacional, Santiagoko Universidad Pontificia eta Valparaisoko Universidad Pontificia) euskera eta euskal kulturearen ezagutza sustatzeko indarrean diran alkarlan-hitzarmenak jarraitzeko baimena emon deutso Kultura Sailari.

Ken Zazpik zemendian atarako dau laugarren diskoa

Bizkaie! 2007-06-20 02:00   Musikea

Euskal Herriko pop-rock talderik ezagunenetarikoa irailaren 3an hasiko da kanta barriak grabetan. Nahasketea eta masterizazinoa Los Angelesen (AEB) egingo dabe, Rafa Sardina bermeotarraren estudioan.

Eusko Jaurlaritzeak 514.000 euro emongo ditu euskerazko liburugintzea sustatzeko

Bizkaie! 2007-06-20 02:00   Euskerea berbagai

Euskerazko liburugintzea sustatzera zuzenduriko deialdi honetara, hezkuntza-liburuak eta erreferentziazko liburuak (entziklopediak eta antzekoak) ez eze, euskeraz produzidutako beste liburu batzuk be aurkeztu leikiez argitaletxeek.

Ocean's thirteen

Joseba Terreros 2007-06-20 02:00   Zinema kritikak

Ocean's thirteen honetan gehien harritzen gaituana zera da: jatorrizko filmaren antz-antzeko argumentua daukala; oraingoan, ostera, personaiak aurkezteko beharra sobran dago; halanda ze, film arin eta entretenigarriagoa itxaron geinkean. Baina, zoritxarrez, ez da halangorik jazoten.

Chucho Valdés izango da aurtengo Getxoko Jazzaldiko artista nagusia

Bizkaie! 2007-06-20 02:00   Musikea

Garagarrila gero eta hurrago dago eta, hilebeteagaz batera, baita jazz denporaldia be. Oraingoan be, Getxoko Nazinoarteko XXXI. Jazzaldiaren eskutik hasiko da Euskadiko 2007ko Jazz zikloa. Aurten, garagarrilaren 4tik 8ra egingo da jazzaldia eta, bost egun horreetan, Getxoko kaleak musikaz jantziko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Artista txikienen sortze-lanak ikusgai Guggenheimen

Bizkaie! 2007-06-19 02:00   Kulturea

Guggenheim Bilbao Museoak ‘Artea ikasbide’ programearen hamargarren edizinoa jarriko dau martxan abuztuaren 26ra bitartean. Bertan, 178 ikasleren lanak batuko dira, 2006-2007 ikasturtean artista txikiek egin dituezan sortze-lanak.

Europako Musika Egunak 60 talde batuko ditu Bilbon

Bizkaie! 2007-06-19 02:00   Musikea

Kontinente zaharreko hainbat uritan legez, Bilbon be ospatuko da Europako Musika Eguna, Musikeguna’07, bagilaren 21ean. Sasoi eta estilo danetako musikea izango da Bizkaiko uriburuko kaleetan, 60 musika talde baino gehiagogaz eta uriko ia auzo guztietako 17 eszenatokitan.

HABEk hitzarmenak sinatu ditu Madrileko, Bartzelonako eta Valladolideko euskal etxeakaz

Bizkaie! 2007-06-19 02:00   Euskaldunak munduan

Aurtengo ikasturtea zarratzeko, 22 euskal etxe eta hiru federazinogaz sinatu ditu HABEk hitzarmenak oraingo ikasturtean. Horrek esan gura dau 70 euskal etxe baino gehiagotan izan dirala euskerazko eskolak mundu osoan. Danetara, 20.000 talde-ordu emon dira Euskal Herritik kanpo.

Izar ugari Bilbao BBK Live 2007an

Bizkaie! 2007-06-19 02:00   Musikea

Bilbao BBK Live 2007 jaialdiaren bigarren edizinoa Kobetamendin izango da bagilaren 21, 22, 28 eta 29an eta, besteak beste, Iron Maiden, Metallica, Red Hot Chili Peppers, Fito & Fitipaldis, Berri Txarrak, Fermin Muguruza, Incubus, Fishbone eta Within Temptation talde ospetsuek hartuko dabe parte.

Sufridutakoak sufriduta, beste urte batez Athletic lehenengo mailan

Oscar Dominguez 2007-06-18 02:00   Begi betegarri

Ordenagailua itzultzaile

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-06-18 02:00

Orain arteko sistema automatikoetan (gehienek) itzultzaileen laguntzinoa behar izan dabe baina azken teknologiak aprobetxauta, hor dabilz Google edo ta Europar Batasuna (SMART proiektua) beste proiektu barri batzuk bultzatzen, itzulpegintzan oraindino barria dan ‘itzulpen estadistiko automatikoa’ izenekoaren harian.