'Brazos cruzados', Linea2 bizkaitarren 3. diskoa kalean

Bizkaie! 2009-03-05 17:00   Musikea

Basaurin, 2001ean sortutako taldeak hirugarren diskoa aurkeztu dau Bilbon Baga-Biga musika ideiak diskoetxearen eskutik. Rock kaletarra eta rock uritarra buztartuz, rockaren espirituari eta jarrereari uko egin barik, indartsu datoz rockaren indarra leuntasunez eskainiz.

Basaurin, 2001ean sortutako taldeak hirugarren diskoa aurkeztu dau Bilbon Baga-Biga musika ideiak diskoetxearen eskutik. Rock kaletarra eta rock uritarra buztartuz, rockaren espirituari eta jarrereari uko egin barik, indartsu datoz rockaren indarra leuntasunez eskainiz, oinarri erritmikoen berotasunagaz, kitarra soloen laguntzinoagaz eta ahotsen freskotasunagaz.

Linea 2 taldeak 'Buscando la inspiracion' (2002) izenburuko maketea grabau eban Laudioko House Records estudioan. 2004an, barriz, Josue baxu-jotzaileak taldea itxi eban eta bere ordez Borja sartu zan. 2004an, Linea 2 taldeak lehen disko luzea grabau eban bere kabuz: 'La ultima gota'. Hortik aurrera, makinatxu bat kontzertu emon zituen eta aurrerago, bigarren diskoa Baga-biga diskoetxeagaz grabetako aukerea sortu jaken: 'Mundo sin corazon'.

Taldean baxu-jotzaile barria sartu zan 2007an, Javier, baina Linea 2 taldearen bizkarrazurra hasierako hirukotea da. Honezkero, 130 kontzertu baino gehiago emon ditue.

Linea 2 taldearen hirugarren diskoa: 'Brazos cruzados' 2008ko neguan grabau dabe Kike Moraren gidaritzapean Baga-Biga estudioan eta orain arteko emoitzarik sendoena lortu dabe. Kolaborazinoen artean, Marea taldeko Kutxi Romerok 'Pan de ayer' kantuan ahotsa sartu dau, kantuari garraztasuna erantsiz. Ganera, Doctor Deseo taldeko Francis Diezek 'Ojos tapados abestian ahotsa sartu dau bere ohiko samurtasun kutsua emonaz. Eta, Versusdb taldeko abeslari Patricia Zalaya Gaubekak koruak egin ditu 'El pasado ya murio' kantuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu