2009-2010 ikasturteko matrikula epea zabalik Bilboko Udal Musika Eskolan

Bizkaie! 2009-03-02 14:54   Musikea

Matrikulauta dagozan ikasleek martiaren 16tik 27 bitartera izango dabe izena emoteko aukerea eta, ikasle barriek martiaren 2tik apirilaren 24ra.

Martiaren 2tik aurrera, BilbaoMusikako egoitzan edo bere webgunean inprimakiak, informazinoa eta baldintzak eskuragarri egongo dira. Izena emoteko epe desbardinak dagoz honezkero matrikulauta dagozan ikasleentzat edo eta lehenengo aldiz izena emon nahi dabenentzat. Matrikulauta dagozan ikasleek martiaren 16tik 27 bitartera izango dabe izena emoteko aukerea eta, ikasle barriek martiaren 2tik apirilaren 24ra.

Onartutakoen zerrendea Eskolako iragarki-taulan eta BilbaoMusikaren webgunean (www.bilbaomusika.net) azalduko da maiatzaren 7an, eta horren ondoren, matrikulea hilaren 15a arte formalizau ahal izango da.

- Ikasle barrientzako eskabide-inprimakia: datu personalakaz batera, lehentasunaren arabera zehaztu behar dira hiru instrumentu edo tailer, bai eta aukerako ikasgaiak euskeraz zein erderaz ikasteko aukeratu dan zentroa be. Horregaz batera, ikasgai osogarriak eta gustuko talde instrumentala zehaztu behar dira, bai eta aurretiko musika-prestakuntzeari buruzko zehetasunak be, holakorik izatekotan. Eskabidea Galera eraikinean aurkeztu behar da martiaren 2tik apirilaren 24ra bitartean.

- Matrikula inprimakia: datu personalakaz batera, lehentasunak zehaztu behar dira ordutegiei eta ikastaroa egiteko aukeratutako zentroaren kokapenari jagokenez. Posta elektronikoko helbide bat eta harremanetarako eskuko telefono-zenbaki bat be eskatuko dira, BilbaoMusikak aurten e-maila eta SMS mezuen bitartez azken orduko barri eta oharrak bialtzeko abiarazo nahi dauen sistema barriari begira. Matrikulea egiteko epea martiaren 16an hasi eta hilaren 27a arte luzatuko da.

Udal Musika Eskolako prestakuntza-eskaintzeak 25 musika-tresna barne hartzen ditu, baita lau tailer be. Ikasgai osogarrietan, zazpi aukera desbardin eskaintzen dira: analisia, harmonia eta inprobisazinoa, dantza tradizionala, korua, informatika musikala, musika-hizkuntza eta inprobisazino tailerra. Eta zazpi talde instrumental desbardin dagoz, ikasleen partaidetzarako zabalik: banda, konboa, eskusoinu-taldea, gitarra-taldea, orkestra, pianoa lau eskuz edota txistu-banda.

Aukerazko ikasgaietan zazpi aukera eskaintzen dira: hausnarketea, armonia eta bapatekotasuna, dantza tradizionala, abesbatza, informatika musikala, musikaren lengoaia eta bapatekotasun tailerra. Gainera, zazpi instrumentu talde desbardin dagoz aukeran: banda, komboa, eskusoinu taldea, kitarra taldeak, orkestra, pianoa lau eskutara, edo txistularien taldea.

Informazino gehiago eta matrikulazinoa BilbaoMusikako egoitzan (Sorkunde 8, 48006 Bilbo), 94 416 47 85 telefonora deituz edota www.bilbaomusika.net webgunearen bitartez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu