EHUk 'honoris causa' doktore izentauko ditu Tony Peters eta Reynald Ottenhof

Bizkaie! 2009-03-04 09:37

Tony Peters Kriminologiako Nazinoarteko Erakundeko presidentea da eta Reynald Ottenhof Zigor Zuzenbideko Nazinoarteko Erakundeko presidenteordea. Ekitaldia gaur, martiak 4, izango da, Donostiako Miramar Jauregian, 12:00etan hasita.

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) honoris causa doktore izentauko ditu Tony Peters Kriminologiako Nazinoarteko Erakundeko presidentea eta Reynald Ottenhof Zigor Zuzenbideko Nazinoarteko Erakundeko presidenteordea. Ekitaldia gaur, martiak 4, izango da, Donostiako Miramar Jauregian, 12:00etan hasita. Ekitaldiko buru izango dira Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuordea eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea.

Tony Peters irakaslea 1941. urtean jaio eta Lovainako Unibersidade Katolikoan Kriminologian (1976) doktorau zan. Peters aitatutako unibersidadeko katedradun emeritua eta Nazioarteko Kriminologia Erakundeko presidentea da.

Zientzia Sozialak ikasi zituan hasieran (1965) eta Kriminologia Orokor, Penologia eta, Politika Kriminalaren azterketan nabarmentzeaz gan, biktimologia arloan be nabarmendu da. Izan be, 1990eko hamarkadatik biktimologia espezialidadeko aditu nabarmenetako bat da mundu mailan, hainbat ikerketa egin ditualako arlo desbardinen inguruan: indarkeriazko delinkuentziak sortutako biktimizazinoa, gaizkile-biktimaren arteko bitartekotzea eta justizia zuzentzailea (restorative justice).

Bestalde, Reynald Ottenhof irakaslea 1939. urtean jaio eta 1968. urtean Rennesen (Frantzia) doktorau zan. Ottenhof Nantes Unibertsitateko katedradun emeritua eta Zigor Zuzenbideko Nazinoarteko Erakundeko presidenteordea da. Laster espezializau zan zigor eta kriminologia zientzietan eta gazte delinkuentziari, politika kriminalari eta nazinoarteko zigor zuzenbideari eskaini deutse bere lana. Gauzak holan dirala, aitatzekoa da egin dauen lan akademikoa, giza eskubideen errespetua bermatzea helburu izanik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu