Ia berrehun lan jaso dira astegoienean amaitu dan Nontzefilmak lehiaketan
2009-03-03 13:31 BarriakJasotako ia berrehun lanen artean kalidadea azpimarra daiteke, izan be, teknika desbardinez landutako lan eder asko jaso dira. Herrialde askotatik etorri dira lanak: AEB, Argentina, Mexiko, Japon, Kroazia, Italia, Ekuador, Txile, Peru, Marroko eta beste herrialde batzuetatik. Nabarmentzeko da Euskal Herritik jaso dan lan kopuru handia.
Nontzeberri kultura webguneak Nontzefilmak Zinema eta Animazinoko Film Laburren Lehiaketea on-line jarri eban martxan joan dan urtearen amaieran, eta aurreko astegoienean lanak entregetako epea amaitu da. Orain epaimahaiaren ebatziaren ostean, Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdian (FANT) ikusiko dira lan sarituak eta jasotako onenak.
Web gunean etenbarik jaso diran lanak zinemakoak edo animazinokoak dira, azken honeen barruan animazino teknika guztiak onartu dira (3D, Flash, stop-motion...). Gaia librea izan da, eta lehiatzeko, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak izatea nahitaezkoa zan.
Esandako moduan, lanak jasoteko epea pasa dan astegoienean amaitu zan, eta orduan film irabazleak eta emonaldi berezi bat osotuko daben lanak aukeratuko dira, aurtengo FANT jaialdiaren barruko gau berezi batean emon ahal izateko.
Kontuak kontu, jaso diran ia berrehun lanen artean kalidadea azpimarra daiteke, izan be, teknika desbardinez landutako lan eder asko jaso dira. Herrialde askotatik etorri dira lanak: AEB, Argentina, Mexiko, Japon, Kroazia, Italia, Ekuador, Txile, Peru, Marroko eta beste herrialde batzuetatik. Nabarmentzeko da Euskal Herritik jaso dan lan kopuru handia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!