Jabier Muguruza eta Alvaro Rabelliren barriena plazan
2009-03-05 14:51 KultureaJabier Muguruzaren 'Laura kanpoan da'- 'En ausencia de Laura' liburuaren gaztelaniazko itzulpena, Miren Ibarluzeak egindakoa eta Alvaro Rabelliren 'Euskera para Hispanohablantes / Espainoldunentzako Euskara' euskera metodoa aurkeztu ditue gaur Bilboko Fnac dendan, Atenea eta Euskal Liburutegi Elebidunaren eskutik.
Jabier Muguruzaren 'Laura kanpoan da'- 'En ausencia de Laura' liburuaren gaztelaniazko itzulpena, Miren Ibarluzeak egindakoa eta Alvaro Rabelliren 'Euskera para Hispanohablantes / Espainoldunentzako Euskara' euskera metodoa aurkeztu ditue gaur Bilboko Fnac dendan.
Jabier Muguruzak lan oparoa egin dau musikagintzan bai bakarka baita Joxe Ripiau taldeagaz be. Era berean, literatura arloan, haurrentzako zein helduentzako narratibea landu dau batez be, beti euskeraz. Ipuin liburu bi argitaratu ditu: 'Bizitza pusketak' (1966) eta 'Laura kanpoan da' (1999).
Gaur, Bilbon aurkeztutakoa, beraz, 'Laura kanpoan da' horren 'En ausencia de Laura' da, Miren Ibarluzea, bertsolari eta sortzaile bizkaitarraren itzultzaile beharrean egindako lehenengo itzulpen potoloa. Pozik azaldu da egindako beharragaz eta Jabier Muguruza egileagaz izan dituan alkarlanerako hartu-emon aberasgarriakaitik.
Jon Kortazarren sarrerea eta Jesus Mari Lazkanok sortutako azala dakarz liburuak.
Alvaro Rabelli, filologo, ipuingintzan nabarmentzen dan idazle eta ikertzaileak, barriz, 'Euskera para Hispanohablantes / Espainoldunentzako Euskara' euskera metodoa aurkeztu dau, kanpotarrentzat euskeran lehenengo pausuak emoteko baina bertokoentzta be aberasgarria izan daitekeen lana. Hiru atal nagusitan banatuta dago: batetik, Ahoskera eta azentuen gaia jorratuz; bestetik, 14 egoera komunikatibotan (Etxea, familia, lagunartea, bidaiak...) oinarritutako atala eta, azken buruan, gramatika laburra.
Ateneak eta Euskal Liburutegi Elebidunak argitaratutako lanak dira gaur aurkeztu dituenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!