Emakundek hiru hilebeteko kanpaina interaktiboa egingo dau Martiaren 8aren inguruan

Bizkaie! 2009-03-02 17:49

Emakunderen Martiaren 8ko kanpaineak barritasun nabariak dakarz aurten, eta, beste urteetan ez bezela, aurten kanpainea ez da aste batekoa bakarrik izango, hiru hilebetekoa baino, eta horrezaz gan, interaktiboa izango da.

Emakunderen Martiaren 8ko kanpaineak barritasun nabariak dakarz aurten, eta, beste urteetan ez bezela, aurten kanpainea ez da aste batekoa bakarrik izango, hiru hilebetekoa baino, eta horrezaz gan, interaktiboa izango da.

Aurten Emakundek galdera bat egin nahi deutso euskal gizarteari: 'Zer pasauko litzateke emakumeek grebea egingo balebe? Grebea ez litzateke etxetik kanpo pagautako lanetan izango, grebea ez da euren lanpostu eta enpresetan, etxeko lanetan eta familiaren zaintzan baino. Ordainduak ez diran eta etxe eta familia inguruan dagozan eguneroko eginbeharretan', adierazo dabe Emakundetik.

'Zer pasauko litxakigu gure bizitzan? Eta gure inguruan? Eta gizartean orokorrean? Zer pasauko litzateke emakumeak gizonezkoen gehiengoa bezela euren etxez kanpoko pagautako lanaz bakarrik arduratuko balira? Zelan beteko litzatekez behar horreek? Ze ondorio izango leuke emakumeentzako, gizonentzako, menpeko personentzako, enpresen antolaketarako?'. Horreek dira Emakundek planteetan dituan galderak, eta jenteak erantzutea nahi dau, berbakaz, marrazkiakaz edota argazkiakaz.

Kanpainea gaur, zezeilak 3, hasiko da autobusetako geltokietan eta Bilboko metroan jarriko dan publizidadeagaz. Bestetik, 5.000 kartel inguru bialdu dira erakunde publikoetara, alkarteetara, ikastetxeetara, sindikatuetara, kultur etxeetara, osasun zentroetara, komunikabideetara eta beste hainbat erakunde eta giza eragileen egoitzetara.

Martiaren 8an bertan, EAEko egunkarietan argitaratuko da kartela, eta egun horretan bertan EAEko hiru uriburuetan txapa bat erantsirik izango daben txartela batzuk banatuko dira, kanpainan parte hartzeko deialdia eginez. Aurrerantzean be, kanpainea mantenduko da hurrengo hilebeteetan beste medio batzuetan.

Kanpaineak erantzun bat emoteko konbita egiten deutse herritarrei, eta erantzunak bi bideetatik jasoko dira: emakunde.emakumeakgreban@ej-gv.es helbide elektronikoaren bitartez eta Emakunderen helbide postalaren bitartez.

Erantzunak jaso eta berehala egunero argitaratuko dira www.emakunde.euskadi.net webgunean, eta honeekaz aldizkari bat osotuko da astero, webgunetik bertatik 'pdf' formatuan jatsi ahal izango dana.

Ekarpenek 'Zer pasauko litzateke emakumeek grebea egin ezkero?' galdereari erantzun behar deutse eta honako formatu eta sekzino batera egokitu behar dira: izenburuak, eslogan edo esaldi bakarra (gehinez 30 berba); eretxi artikulua, iruzkina edo barria (gehienez 300 berba); argazkiak eta argazki-oinak (argazki bat eta gehienez 30 berba); argazki-nobelea (gehienez hiru orrialde); bideoa edo audioa, alkarrizketea, abestia, bertsoa (gehienez minutu bat); bineta, ilustrazinoa, txiste grafikoa (bineta bakarra, gehienez hiru binetako tira); komikia (gehienez hiru orrialde).

Ekarpenakaz batera bialdu behar diran autorearen datuak: izen-abizenak; alkartea edo erakundea, ikastetxea eta abar; helbide elektronikoa edo helbide postala; eta arduren banaketeari buruzko datuak. Bagilaren 3a izango da ekarpenak hartzeko azken eguna.

Emakunderen kanpainearen kartelak erakusten dauenez, etxeko lanen eta zaintza lanen % 75 emakumeek egiten ditue EAEn. Eta hori ez da gizonek lan merkatuan denpora gehiago egiten dabelako bakarrik ze bere horretan mantentzen da aitatu portzentajea jai egunetan be.

Eginbehar muetari erreparauta ikusten da gizonek etxeko lanetan bi eginkizunetan bakarrik dirala emakumeak baino gehiago: mantenimendu zerbitzuan (% 86) eta gestinoan edo kudeaketan (% 58,2). Gizonen parte hartzea bardintsuagoa da erdi-aisiako eginkizunetan (% 50,7), garraioetan (% 45,9) eta iraupen luzeko erosketetan (% 42,2).

Beste eginbehar guztietan emakumeak gehiengoa dira % 75 edo gehiagoko proportzinoan. Badagoz hiru eginkizun emakumeek egiten dituenak neurri oso handi batean: erropak (% 90,5), garbiketea (% 85,5) eta janaria preparetea (% 82,4).

Gizonek egunero ordu bat eta hamar minutu erabilten ditue etxeko lan eta zaintza lanakaz zerikusia daben eginbeharretan, emakumeek hiru ordu eta 31 minutu erabilten dituen bitartean.

Gehienbat emakumeen gain dagon etxeko lanen balioa Barne Produktu Gordinaren (BPG) 15.638 miloe eurokoa izango litzateke, hau da, BPGaren % 32,8.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu