Idoia Beratarbideren 'Cassamance Likine' pintura erakusketea ikusgai Ondarroan

Bizkaie! 2009-03-05 13:26   Kulturea

Martiaren 8an ospatuko dan Emakumeen Nazinoarteko Egunaren inguruko egitarauari hasierea emoteko, bihar, martiak 13, 19:00etan, Idoia Beratarbideren 'Cassamance Likine' ('Cassamancen bizi naiz') pintura erakusketearen inaugurazinoa egingo da Ondarroako Kofradia Zaharrean. Danetara, 16 koadrok osotzen dabe erakusketea, teknika mistoan egindakoak.

Martiaren 8an ospatuko dan Emakumeen Nazinoarteko Egunaren inguruko egitarauari hasierea emoteko, bihar, martiak 13, 19:00etan, Idoia Beratarbideren 'Cassamance Likine' ('Cassamancen bizi naiz') pintura erakusketearen inaugurazinoa egingo da Ondarroako Kofradia Zaharrean. Erakusketea martiaren 22ra arte egongo da ikusgai, 18:00etatik 20:00etara aste barruan, eta 12:00etatik 14:00etara zapatu eta domekatan.

Ondarroako Emakumeen Bardintasunerako Udal Kontseiluak antolatzen dauen ekimen honetan egileak berak azalduko dau bere lana. Ganera, Cassamance-ren (Afrika) ganeko proiektuaren inguruko dokumental bat ikusteko aukerea izango da.

Danetara, 16 koadrok osotzen dabe erakusketea, teknika mistoan egindakoak. Koadroetan, Cassamancen ezagututako emakumeen erretratuak dira nagusi, protagonisten arpegia baino, hareen begiradak, bizipenak islatzen dituen begiak, burrukak, itxaropenak.

Mikelazulo kultur alkartea birritan egon da Cassamancen Diola kulturako eragile kultural eta sozialakaz alkarlanean. Mikelazulok Cassamanceko hainbat herritan egindako proiektua sormenean oinarritua izan da: ikuskizunak, hango eragile kulturalen lana ezagutu eta ezagutzera emon, lantegiak eskoletan... Cassamance herriak urte asko daroaz bere kultura propioaren, bere hizkuntzearen, bere existiduteko eskubidearen alde burrukan, eta Euskal Herritik alkartasuna adierazotea da helburua.

Horren guztiaren harian sortu zan 2008ko bidaian Cassamance-ko emakumeakaz lan egiteko proposamena. Oussouye edo Djenbereng herrietan emakumeak oso ondo antolatuta dagoz, eta hareen proiektuak babestu eta garatzen lagundu gura dau Mikelazulo alkarteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu