El laberinto del fauno
2007-02-05 01:00‘El laberinto del fauno’ filmaren alderdirik ederrena ikus-entzunezko sorkuntza lan surrealista eta fantastiko modura daukan biribiltasunean dago; zuzendariak ezin hobeto buztartu dauz fantasia iheskorraren eta errealidade gordinaren munduak. Ipuin zoragarria da, ederto atondu eta egitaratuta dagoana.
Half Foot Outside talde iruindarrak eta Same Old banda gasteiztarrak Bilboko Kafe Antzokian
2007-02-05 01:00 MusikeaKontzertua bariku honetan, zezeilak 9, izango da. Emonaldia gaueko hamarretan hasiko da eta sarrerak 10 euroan dagoz salgai.
EJk eta Ipar Euskal Herriko Euskerearen Erakunde Publikoak hitzarmena sinatuko dabe
2007-02-05 01:00 Euskerea berbagaiHizkuntza-politikako gaietan mugaz gaindiko lankidetzea garatzeko eta erakunde mailako hartu-emon iraunkorrak ezartzeko eta garatzeko hitzarmena zezeilaren 7an izenpetuko dabe Baionan.
Iñaki Urruzola: ‘esperientziei ahalik eta etekinik handiena ataraten ahaleginduko gara’
2007-02-05 01:00 BarriketanEuskal Kulturgintzearen Transmisinoa graduondokoaren antolatzaile-taldeko ordezkaria, irakaslea eta Arteolako kidea.
'Mathilde maitatzeko moduak', Gabiriaren testuak Murugarrenen musikeagaz
2007-02-05 01:00Gaur, zezeilak 15, 19:30ean, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean estreinauko dabe. Julen Gabiriaren istorioak kontetan ez deuskuna Txuma Murugarrenen kantek kontauko deuskue, eta alderantziz.
Basauriko Euskarabila alkarteak Ipuin Erotikoen XII. Lehiaketea deitu dau
2007-02-05 01:00Basauriko Euskarabila euskera alkarteak izen bereko Ipuin Erotikoen XII. Lehiaketearen deialdia egin dau. 1991n edo lehenago jaiotako edozein lagunek hartu leikie parte, eta lan guztiek argitaratu bakoak eta euskeraz idatziak izan beharko dabe.
Maiatzean kaleratuko da ‘Mendiminez’
2007-02-05 01:00‘Mendiminez’ goi mendietan hildako hainbat euskal mendizaleren biografiaz osoturiko liburuak aurtengo maiatzean ikusiko dau argia. Ramon Olasagasti kazetariak (Berrobi, 1972) proiektu honegaz irabazi eban igaz Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Tene Mujika bekea.
Deustuko Unibersidadeak Frantzisko Garate dohatsuaren jaiotzearen 150. urteurrena ospatuko dau
2007-02-02 01:00Hasi barria dogun 2007 honetan, Jesusen Lagundiak Anaia Garate dohatsuaren eta Aita Pedro Arruperen jaiotzen urteurrenak ospatuko ditu. Biak egon ziran estu lotuta Deustuko Unibersidadeari
'Euskerazko fakturak eskatu’
2007-02-01 01:00 Euskerea berbagaiHegoaldeko zein Iparraldeko argi-indar, ur eta gas enpresen euskerazko eskaintzea, oro har eskasa, aztertu ostean, Kontseiluak norbanakoari eskatu nahi deutso bere hizkuntza-eskubideak aldarrika daizala.
Barriro ekialdera begira
2007-02-01 01:00 BidaideHolako bidaia luzeetan ez da erraza izaten pentsautako edo zehaztutako guztia goitik behera gauzatzea baina, ahal dala, hilebete osoa egin gura neuke Txinan, barrualdeko familia bategaz urte barria ospatzeko. Hortik aurrera, Tailandia, Laos, Vietnam eta Kanbodia bisitau gura dodaz.
‘Euskal kulturgintzearen transmisinoa’ graduondokoa aurkeztu dabe
2007-02-01 01:00Lehenengoz euskal kulturearen transmisioa maila akademikora ekarriko dau ikastaroak.
Bideokluben etorkizuna
2007-02-01 01:00Hurrengo urteotan telebista eta Internet-en arteko buztarketea gero eta estuagoa izango da eta hori heltzen jakunean, guk geuk aukeratuko dogu ze pelikula (edo telebista saio) ikusi gura dogun momentu bakotxean.
Bilboko San Inazio auzoko Intxisu ikastolearen eraikin barria inaugurau dabe
2007-02-01 01:00Eraikin barriari esker 160 eskola-plaza barri sortu dira, danetara 8 gela. Obrearen aurrekontua 1.436.964 eurokoa izan da.
Bilboko Udalak II. Errepublikan udaltzainburu izandako Modesto Aranbarri gogoratu dau bere biografia argitaratuz
2007-02-01 01:00Andoni Vergara historialariak idatzitako ‘Modesto Arámbarri Gallastegui (1902-1988). Biografía’ liburuaren argitalpenagaz, Bilboko Udalak II. Errepublikako eta Gerra Zibilaren hasierako urte gorabeheratsuetan Udaltzaingoa modernizetearen alde gehien egin ebenetako bat gogoratu gura izan dau.
‘Gu ta gutarrak’, musikea eta bertsoak buztartuta
2007-02-01 01:00 MusikeaKorrika Kulturalaren barruan, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek proiektu barria aurkeztu dabe Bilboko Bilborock aretoan.
Aintzane Etxebarriaren tesia Cum laude
2007-02-01 01:00 Euskerea berbagaiLabayru Ikastegiko Aintzane Etxebarriak ‘Estrategiak euskerearen ikaskuntzan eta irakaskuntzan’ izeneko tesi-lana defendidu eban Deustuko Unibersidadean oraintsu. Tesi zuzendari Itziar Turrez izan dau eta epaimahaian Rosa Miren Pagola, Manu Etxebarria, Iñaki Gaminde, Jon Kortazar eta Feli Etxeberria egon ziran.
‘Makala selects Boom Shaka Laka’, euskal kanten bertsinoen diskoa
2007-01-31 01:00 MusikeaDJ zarauztarraren diskoa 14 kantak osotzen dabe, zein baino zein jantzagarriagoa.
Nobel saridunak eta bakearen aldeko urietako alkateak Gernikan izango dira, bonbardaketearen 70. urteurrenean
2007-01-31 01:00Gernikako alkate Miguel Angel Aranazek esan dauenez, 'Helburu bi lortu nahi doguz: alde batetik, bonbardaketearen biktimak gogoratzea eta omentzea; eta, bestetik, bake eta adiskidetze nahia nazinoartera zabaltzea’.
Die weisse Massai
2007-01-31 01:00 Zinema kritikakFilm honek kritika onak jadetsi ditu Alemanian eta ikusle ugari hurreratu dira zinema aretoetara, kontakizun honetaz gozetako asmotan. Edozelan be, paisajeen edertasuna eta sentimentuen indarra gorabehera, pelikuleak ez dau aparteko ezer eskaintzen, ez gauza barririk, behinik behin.
Lea Artibai ikastetxeak Ingeniosus Lehiaketea antolatu dau
2007-01-31 01:00Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleakan, zientzia gaiekazko begirunea sortzeko, eta ikasleei hezkuntza erronka barriak aurkezteko, Euskal Herriko gazteei injinerutzea eta zientziak beste ikuspuntu praktiko eta errazago batetik aurkezteko antolatutako lehiaketea da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...