Antzerkia eta dantza eroango ditu IX. ZirkuitoaK Bilboko barruti guztietara
2009-02-24 16:55 KultureaAntzerki amateurra eta dantza Bilboko kultur egitaraura helduko dira IX. Zirkuitoagaz. Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak bertoko antzerki talde amateurren jarduerea sustatzeko antolatzen dauen ekimena da Zirkuitoa.
Antzerki amateurra eta dantza Bilboko kultur egitaraura helduko dira IX. Zirkuitoagaz. Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak bertoko antzerki talde amateurren jarduerea sustatzeko antolatzen dauen ekimena da Zirkuitoa. Konpainiei euren obrak taularatzeko aukerea emoteaz gan, programa honek uriko eskaintza kulturala deszentralizetea dau helburu eta, Bilboko barruti desbardinetara zabaltzen da.
Urte osoan zehar 25 antzezpen taularatuko dira bertoko dantza eta antzerki taldeen eskutik. Holan, konpainiek urte osoan landutako antzezlanak estreineteaz gan, leku desbardinetan, behin baino gehiagotan eta publiko desbardinarentzat antzezteko aukerea eskeintzen deutse egitarau honek.
Deustu, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko eta Abando-Barrainkua auzoez gan, antolatzaileek beste bi leku barri preparau ditue egitarauaren edizino barrirako: Artelan Berreginen Museoa eta Iturrigorri-El Peñascaleko ikastetxe publikoa.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antzerki taldeen esku jarri nahi ditu antzezlanak taularatzeko lokalak, antzezlan horreen publizidade eta zabalkundea, eta konpentsazino ekonomiko bat muntaia finantzatzeko. Ikuskizun guztiak 19:30etan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da.
Azpimarratzekoa da azken urteetan Zirkuitoa arrakasta izaten ari dala publikoari jagokonez. Azken edizinoan, 2.000 persona inguru hurreratu ziran programazinoan eskainitako antzezpenetara. Danetara, eta edizio danak kontuan hartuz, 18.000tik gora lagunek parte hartu dabe eta 175 ikuskizun inguru egon dira.
IX. Zirkuitoa zezeilaren 25ean abiatuko da Begoñako Udaltegian, August Strindbergen 'La mas fuerte' obreagaz, Teatro Intimo taldearen eskutik. Eguenean, Malabrigo konpainiak 'Hombres' antzezlana eskainiko dau Otxarkoagako Udaltegian, eta barikuan, Compañia O taldeak 'Butoh' dantza eta antzerki fisikoaren ikuskizuna aurkeztuko dau Artelan Berreginen Museoan.
Martian bi ospakizunakaz bat egingo dau Zirkuitoak. Lehenengoa, Emakumeen Nazinoarteko Eguna izango da, eta martiaren 5ean bi emonaldi izango dira: Katastrofe taldearen 'El exilio de tus seres de PVC' eta Burbujas konpainiaren 'Habitacion con vistas al interior'; bi antzezpenak Iturrigorri-El Peñascaleko ikastetxe publikoan izango dira.
Bigarren ospakizuna martiaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazinoarteko Eguna hain zuzen be. Egun horretan, Totum konpainiak 'En petit comite' lana taularatuko dau San Frantziskoko Udaltegian. Honen ondoren, Artelan Berreginen Museoan beste ekitaldi bat egongo da, eta bertan, Antzerkiaren Nazinoarteko Egunaren mezua irakurriko da eta 'El pincel flamenco' izenburuko musika eta 'bodypainting' ikuskizun originala izango da ikusgai.
Martiko egitaraua osotzeko, hilaren 12an, Yonunka taldearen 'Carnaval de serpientes' antzezlana izango da ikusgai Begoñan; hilaren 26an, barriz, Otxarkoagan, 'El Exilio de tus seres de PVC' lana emongo dabe.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!