Danetara 36.000 lagunek ikusiko dabe Bruce Spingsteenen Bilboko kontzertua

Bizkaie! 2009-02-24 17:37   Musikea

Txartelak ohiko saltokietan (FNAC, Cream, Power Records, Ikatz, Tick Tack Ticket) eta Bilboko Vista Alegre zezen-plazan jarriko dira salgai barikuan, zezeilak 26. Kontzertua bost hilebete geroago izango da Bilboko San Mames futbol-zelaian.

Garagarrilaren 26an ailegauko da Bruce Springsteen Bilbora, Working on a dream azken diskoa San Mamesen zuzenean aurkeztera. Honezkero, kontzertua ikusteko sarreren salmentearen ganeko datuak emon ditu Get In enpresa donostiarrak eta, prentsaurreko horretan Bizkaiko Diputadu Nagusi Jose Luis Bilbao be egon da. Bertan jakinarazo dabe barikuan, goizeko 10:00etan, 36.000 sarrera jarriko dirala salgai.

Txartelak ohiko saltokietan (FNAC, Cream, Power Records, Ikatz, Tick Tack Ticket) eta Bilboko Vista Alegre zezen-plazan egongo dira salgai. Jente-pilaketa handiak ebitetako, antolatzaileek adierazo dabe eguenean iluntzeko 20:00etik aurrera zenbakiak banatuko dituela Vista Alegre zezen-plazan, hurrengo eguneko iladearen ordena osotzeko. Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aginduz (kontzertua diruz lagunduko daben erakundeak), 6.000 jarriko ditue salgai zezen-plazan, AC/DC taldearen kontzertuagaz sortutako matrakea ebitetako.

Sarrerek 65 eta 78 euro bitarteko salneurria izango dabe eta Springsteenen beraren eskariz, erosle bakotxak 6 sarrera baino ezin izango ditu eroan.

Prentsaurrekoan jakinarazo dabenez, The Boss-ek 3 orduko zuzenekoan aurkeztuko ditu Working on a dream disko barriko kantak. Hirugarren aldia izango dau New Jerseyko musikari ezagunak Euskal Herrian, 2007an Barakaldoko BECen eta 2008an Donostiako Anoeta Estadioan egon zan eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu