Katixa Agirrek 'Habitat' izeneko ipuin-bildumea kaleratu dau
2009-02-23 11:43 KultureaBigarren ipuin-liburua kaleratu dau Katixa Agirrek, Igartza bekearen laguntzinoari esker: Habitat. Sei istorioz osoturiko bildumea, kokalekua dauena ardatz eta lokarri: etxea.
Bigarren ipuin-liburua kaleratu dau Katixa Agirrek, Igartza bekearen laguntzinoari esker: Habitat. Sei istorioz osoturiko bildumea, kokalekua dauena ardatz eta lokarri: etxea. Aterpe naturala, gotorleku sekretua, maitasunerako habia, independentziaren eremua, bakardade goxorako abagunea. Hori guztia da etxea Katixaren lanean: gure habitat ideala. Baina, hori baino ez? 'Egun, lujozko produktua be bada. Hipotekak. Alokairuaren komeriak. Auzokoakaz gatazkak. Feng Shuiaren esperantzea'.
Sei ipuinetan, pertsonaiek hain goxoa ez dan bakardadea jasango dabe, hain zintzoak ez diran maitasun istorioak biziko ditue, mudantza etsigarriak eta bisita deserosoak aguantau beharko ditue eta, batzuek, dana galduko dabe etxeak ordezkatzen dauen ustezko independentzia horren erruz.
Katixa Agirre Miguélez Gasteizen jaio zan 1981n eta Bilbon bizi da. Ikus-entzunezko Komunikazinoan lizentziaduna da, eta gai beraren ordezko irakaslea, EHUn. Argia, Deia, Aizu, Berria eta Sautrela komunikabideetan kolaboratzailea da eta orain dala urte bi kaleratu eban bere lehenengo ipuin-bildumea: Sua falta zaigu, eta urte berean plazaratu eban umeei zuzendutako kontakizun bat be: Paularen seigarren atzamarra.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!