'e-gaztemira' buletin elektronikoak ume eta gazteria arloen ganeko informazinoa eskaintzen dau
2009-02-23 13:28Argitalpen elektroniko elebiduna da 'e-gaztemira', eta posta elektronikoko banaketa zerrenda baten bitartez, ume eta gazteriaren arloetako sustapenaren ganeko informazinoa emotea da helburu nagusia, Gipuzkoan arlo horretan parte hartzen dabenei zuzenduta: teknikariak, alkarteak, ordezkari politikoak, kazetariak, irakasleak, ikertzaileak eta abar.
Honezkero 200. aleraino ailegau da 'e-gaztemira' aldizkari edo buletin elektronikoa. Orain dala zazpi urte baino gehiago abiarazo eban Gipuzkoako Foru Aldundiko Ume, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak 'e-gaztemira' buletina, eta 558 harpideduni zuzenean banatzen jake e-posta bidez.
Argitalpen elektroniko elebiduna da 'e-gaztemira', eta posta elektronikoko banaketa zerrenda baten bitartez, ume eta gazteriaren arloetako sustapenaren ganeko informazinoa emotea da helburu nagusia, Gipuzkoan arlo horretan parte hartzen dabenei zuzenduta: teknikariak, alkarteak, ordezkari politikoak, kazetariak, irakasleak, ikertzaileak eta abar.
Buletinaren hamabostean behineko aleek laburbilduta batzen ditue argitalpen elektronikoetan eta webguneetan azaltzen diran barriak, agiriak eta deialdiak. Jatorrizko iturrietara zuzenean joteko aukerea be emoten dabe.
"e-gaztemira" buletinaren erronkak dira irakurleei informazino egokia emotea, kalidadeko produktu baten bitartez, diseinu erakargarri bat erabilita eta irakurtzeko atsegina izanik eta, ganera, hartzaileei produktua eraginkortasunez ailegetea.
2001eko maiatzean argitaratutako lehenengo aleek eta oraingoek egitura berbera izan arren -albisteak, artikuluak, alkarrizketak, deialdiak...-, aldaketarik handienak diseinu grafikoan izan dira. Ganera, 2008tik aurrera, Ume, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak berak sortutako barriak sartzen hasi ziran eta, eduki informatiboetan izandako aldaketa horren osogarri, beste barrikuntza batzuk ganeratuko jakoz 2009an: hainbat kolaboratzaileri eskatutako artikuluak, alkarrizketak eta erreportajeak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!