Zarama taula ganera bueltauko da

Bizkaie! 2009-02-23 17:46   Musikea

Zarama talde bizkaitarrak, Roberto Moso buru dala eta jatorrizko kideakaz, kontzertu batzuk eskainiko ditu 15 urteko isilunearen ondoren. Hemendik gitxira, taldea barriro be taula ganean ikusi ahal izango da Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean emongo dituan kontzertuetan.

Zarama talde bizkaitarrak, Roberto Moso buru dala eta jatorrizko kideakaz, kontzertu batzuk eskainiko ditu 15 urteko isilunearen ondoren, Zaramatimes blogean iragarri daben legez. Ostean, Last Tour International produkzino-etxeak baieztau dau barria.

Rock & roll eta punk euskaldunean aitzindari izan ziran Zarama taldekoak. Zazpi disko argitaratu zituen 1977 eta 1994 bitartean, milaka kontzertu emon, eta belaunaldi oso bat markau eben.

Hemendik gitxira, taldea barriro be taula ganean ikusi ahal izango da Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean emongo dituan kontzertuetan. Laster emongo da data horreen barri. Halanda be, ez dira Zaramak buelta honetan emongo dituan kontzertu bakarrak izango eta, horreez gan, beste hainbat barritasun be izango dira.

Zarama taldea Roberto Mosok (ahotsa), Tontxuk (gitarra), Alfonsok (baxua), Ernesto Alavak (bateria) eta Joseba Lafuentek (teklatuak) osotzen dabe eta taldearen diskografian dagoz 'Indarrez' (1984), 'Gaua apurtu arte' (1985), 'Dena ongi nabil' (1987), 'Bostak bat' (1990), 'Zaramaren Erdian' (1991), 'Sexkalextrik' (1992) eta 'Binilo Bala' (1994) diskoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu