Ingeleseko, frantseseko edo alemaneko ikastaroak atzerrian egiteko diru-laguntzinoak onartu ditu Jaurlaritzeak
2009-02-25 11:02 Euskaldunak munduanAgindu horren bidez, 400 diru-laguntza deitzen dira, 720.000 euroko zenbatekoan, bekadunak diran unibersidade-ikasleek ingeleseko, frantseseko edo alemaneko ikastaroak egiteko egonaldietarako eta bitartekoetarako.
Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak unibersidade-ikasleek ingeleseko, frantseseko edo alemaneko ikastaroak atzerrian egiteko diru-laguntzinoak deitzen dituan agindu bat onartu dau.
Agindu horren bidez, 400 diru-laguntza deitzen dira, 720.000 euroko zenbatekoan, bekadunak diran unibersidade-ikasleek ingeleseko, frantseseko edo alemaneko ikastaroak egiteko egonaldietarako eta bitartekoetarako.
Hizkuntzen ikastaroek, gitxienez, hiru aste eta astean 15 klase-ordu iraun beharko dabe, eta ikasi guran dan hizkuntzea hizkuntza ofizial legez dagoan herrialde batean egin beharko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!