UEUk udabarriko zortzi ikastaro antolatu ditu
2009-02-25 17:40Eskaintzea zortzi ikastarok osotzen dabe, lau atal nagusitan banatuta: 'Garapen pertsonala', 'Hizkuntzearen irakaskuntza eta motibazinoa', 'Informatika', 'Gizarte gaiak'. Eskolak Eibarko Markeskoa Ikastetxe Nagusiak ikastetxean izango dira eta matrikulea egiteko epea honezkero zabalik dago.
Udako Euskal Unibersidadea (UEU) batez be udako ikastaroak antolatzeagaitik ezaguna izan arren, urtean zehar be ikastaroak bultzatzen ditu. Gauzak holan dirala, Eibarko Markeskoa Ikastetxe Nagusiak udabarriko eskaintzea aurkeztu dau: lau ataletan banatutako zortzi ikastaro.
Mari Karmen Menika UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak azaldu ditu UEUren udaberriko ikastaroen ganeko datuak. Eskaintzea zortzi ikastarok osotzen dabe, lau atal nagusitan banatuta. 'Garapen personala' deritxan atalean, 'Hartu-emon harmonikoak izateko komunikazino-trebetasunak' eta 'Estresetik aske (gorputz emozino adimena)' ikastaroak eskainiko dira. Bestalde, 'Hizkuntzearen irakaskuntza eta motibazinoa' atalean, 'Morfologiako eta sintaxiko ariketak konputagailuaren bidez' eta 'Euskerea erabilteko motibazinoa sustatzeko trebakuntza-saioa' ikastaroak antolatu dira. 'Informatika' atalari jagokonean, 'Web mobikorraa' eta 'Ubuntu erabilten hasi gura dot' ikastaroak izango dira. Eta, azkenik, 'Gizarte gaiak' izenburuko atalean, 'Israel eta Palestina' eta 'Literatura' izango dira emongo diran ikastaroak.
Honezkero, ikastaroen matrikulazino-epea zabalik dago, www.ueu.org webgunearen bitarteaz, 943 82 14 26 telefonora deituta edota UEUren bulegoan bertan (8:30etik 17:00etara).
UEUk orain dala hiru ikasturte jarri zituan martxan Markeskoako Ikastaroak (udabarrian eta udagoienean), kalidadeko goi-mailako euskerazko prestakuntzea eskaintzeko asmoz. Erantzuna 'oso ona' izan dala nabarmendu dau Menikak, ordutik hona parte-hartzea 'etenik barik gorantz' joan baita.
Ikastaroen izaerea kontuan izanda, ahalik eta jende esparru zabalagora ailegetea da UEUren helburua. Horregaitik, ikastaroak laburrak dira (4-20 ordukoak), formatu desbardinetan: batzuk goizez, beste batzuk arratsaldeko ordutegian edo zapatu goizetan. Ganera, matrikula prezio bereziak izango ditue ikasle, lanbako eta jubilauek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!