Blues Musikearen VII. Jaialdia Zizurkilen
2009-02-24 10:28 MusikeaBlues Musikearen VII. Jaialdia izango da Zizurkilen, zezeilaren 28an. Herriko tabernetan r&b, r&r eta berenberegi blues musika estiloetako kantuak entzuteko aukerea izango da leku desbardinetatik etorritako hiru taldeakaz. Sarrerea librea izango da.
Aurreko urteetan izandako arrakastearen ondoren, aurten be zezeileko laugarren zapatuan, Udalak 'Zizurkilen ezer ez da festa¡' zikloaren barruan antolatuta eta bertako tabernarien partaidetzeagaz, Blues Musikearen VII. Jaialdia izango da. Herriko tabernetan r&b, r&r eta berenberegi blues musika estiloetako kantuak entzuteko aukerea izango da leku desbardinetatik etorritako hiru taldeakaz. Sarrerea librea izango da.
Egitaraua:
- Zezeilak 27, barikuan, Atxulondo kultur etxean, 17:30etan hasita, blues musikearen kultura eta ezagutza zabaltze aldera: blues musikearen inguruan kontzertu didaktikoa (jatorria, kantaerea, eragina, historia, instrumentuak, alderdi melodikoak, abesti esanguratsuenak...), Belceblues taldeko partaideen eskutik.
- Zezeilak 28, zapatua, 'Zizurkil: VII. Blues Musikearen Jaialdia:
23:00etan, Atxulondo tabernan, Belceblues (Euskal Herria):
Country, jazz eta rock taldeetan ibilitako hiru musikarik osotzen dabe banda hau. Aitatu erritmo horreetako sustraietan murgildu dira, bluesa are hurragotik ezagutu, sentidu eta euskeraz zabaltzeko gogo biziz, besteak beste, 70eko hamarkadako klubetako giroak gogoratuz.
00:15ean, Egarri tabernan, Big Mama Montse + Blueslab3 (Kataluinia):
Erritmoa, erritmoa, erritmoa... perkusinoa, joaldia, sendotasun akustikoa... Gitarran dauka abiapuntua bluesak, aho-soinuagaz sendotzen da ondoren, tanborren larruan burrunba eginez gero... antxinako indarragaz ahotsari leku egiteko. Big Mamak barriro be interpretetan dau bluesa musikari bikain bi alboan dituala, emozinoen faktoria batetik sortzen dan ozentasunagaz jokatuz.
01:30etan, Aurrera tabernan, Bluedays (Valladolid):
Eskarmentu handiko taldea da Bluedays, bide luzea egindakoa. 1997. urteko udagoienean sortu eben hala blues musika estiloari zein soul, rhythm&blues, roots eta bestelako doinu baltzei lotutako ibilbidea egina euken musikariek, Valladoliden. Bluedaysen estiloan nagusi da Texasko banden hotsa, dotoretasuna eta erritmo oinarri sendoa nahasten dituan magia berezi horregaz. Besteak beste, T-Bone Walker, Albert King, Johnny Copeland, Albert Collins, B.B.King eta Stevie Ray Vaughan bluesman handien eraginak jaso ditu taldeak, baita ZZ Top, Fabulous Thunderbirds eta Allman Brothers Band talde mitikoena be.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!