Iñigo Olaetxeak Nafarroako Txapelketako finalean kantauko dau

Bizkaie! 2009-02-23 11:45   Bertsolaritzea

Julen Zelaieta (308,5) egungo txapeldunari 14 puntuko aldea atara eutson Iñigo Olaetxea lesakarrak (322,5) eta finalerako txartela patrikeran dauka honezkero.

Julen Zelaieta (308,5) egungo txapeldunari 14 puntuko aldea atara eutson Iñigo Olaetxea lesakarrak (322,5) eta finalerako txartela patrikeran dauka honezkero.

Goizuetako udaletxean 120 bat lagun batu ziran pasa dan zapatuan egungo txapelduna Julen Zelaieta tartean egoala jakinik. Azkenean Iñigo Olaetxea izan zan jaun eta jaube eta hamalau puntuko aldea atara eutson. Era berean, bigarrenearen (Julen Zelaieta, 308,5) eta hirugarrenaren (Jon Barberena, 308) artean oso tarte txikia izan zan.

Iñigo Olaetxea, Lesakan 1975. urtean jaioa da. Lesakako eskolan egindako eskarmentu handiko bertsolaria da eta Nafarroako Txapelketako ohiko finalistetakoa. 2007an, hirugarren postua lortu eban Txapelketan.


Goizuetan jokatutako lehenengo finalaurrekoaren puntuazinoa

1.- Iñigo Olaetxea Altzugarai (322,5).
2.- Julen Zelaieta Iriarte (308,5).
3.- Jon Barberena (308).
4.- Eneko Lazkoz (307,5).
5.- Aritz Saragueta (300,5).
6.- Bittor Elizagoien (296,5).

Datorren zapatuan, zezeilaren 28an jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Altsasuko Iortia kultur etxean. arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Bertsolariak: Aimar Karrika, Miel Mari Elosegi 'Luze', Saioa Alkaiza, Jon Elizetxe, Alazne Untxalo eta Xabier Silveira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu