Barriro Indian

Zigor Aldama 2009-02-23 14:37   Bidaide

Urte bi pasau dira Indian azkenengoz egon nintzanetik. Badakit sarriago etorri behar neukela, baina herrialde honegaz ez nazala bape ondo konpontzen autortu behar dot. Ez jat kaosa gustetan, ezta zikinkeria, zaratea, pikantea edota denpora guztian ni lapurtu guran dabizala konturatu. Baina, oraingoan, disfrutau egin gura dot.

Delhi uriburura ailegetea ez da oso atsegina izaten. Hegaldiak gaueko ordu txikietan izaten dira, uria leku ilun erraldoi bat baino ez danean. Oraingoan, Air Chinaren hegaldia goizaldeko 2:30ean ailegau da. Betiko moduan, indiar eraginkortasun tipikoa kontuan izanda, ordubete geroago aireportutik urten dogu, etorkinen gunea pasau eta gure maletak tragau guran ibili dan zintatik ekipajea jaso ostean.

Urte bi pasau dira Indian azkenengoz egon nintzanetik. Badakit sarriago etorri behar neukela, baina herrialde honegaz ez nazala bape ondo konpontzen autortu behar dot. Ez jat kaosa gustetan, ezta zikinkeria, zaratea, pikantea edota denpora guztian ni lapurtu guran dabizala konturatu. Baina, oraingoan, disfrutau egin gura dot. Eta ez noa txarto. Delhi ez dot beste batzuetan bezain motz ikusi eta 'pikanterik barik' eskatu arren pikante apur bat dakarren platerrek ez dabe nire haserrea biztu. Gure gelan batetik bestera arratoi bat ikusi dodanean, albo batera begiratzen ahalegindu naz eta, baita indiarrak euren zereginak kalean egiten dagozala ikusikeran be. Behar zana baino ehun bider gehiago kobretan ahalegindu diran taxistei ez deutset zaratarik egin, ezta uriko eraikin interesgarrietan sartzeko 25 indiarrek pagau beharko leukiena eskatu deustenean be. Beraz, ezin daiteke esan ahaleginik egiten ez nagoanik.

Hori bai, Indiara etorri ezkero, ezinezkoa da gaixotu barik alde egitea, behintzat goragalea edota beheranzkoa. Oraingoz, niri bigarrena tokau jat. Eskerrak. Zer jaten dan kontu handiz aukeratu arren edota botilako ura baino edan ez arren, India eta tripako arazoak pakete berean datoz.

Zorionez, azken bi egunotan jasandakoak ez dauka zer ikusirik 2002an sufridutakoagaz; orduan, disenteriak jota, Calcutako ospitale batean ingresau behar izan ninduen. Harek, ospitale bat baino, inpernua emoten eban. Demelsak geletan ikusten zana grabau eban eta, aurrerantzean, telebistan be emitidu ziran irudiak, katearen arduradunak ahozabalik itxi ostean. Zazpi urte geroago, esan deustienaren arabera, osasun azpiegituren egoerea ez da bape aldatu. Osasun-guneak ganezka dagoz eta bertara doazen gaixoek ingresau eben gaixotasunaz gan, beste hainbat hartzen ditue. Beraz, ni zorionekoa naz antza, baina oraindino hilebete falta da Shanghaira bueltetako. Oraingoz, 'Fortasec' da salbazino bakarra.

Duda barik, India erraldoieko miserian barrena sartu behar izango naz: Calcutako auzo gorrian edota Delhi eta Mumbai-ko txabolen auzoetan. Baina, oraingo honetan, beste India be ezagutu gura dot, mundu mailako miresmena jasoten daben I+G zentroz beterik dagoen hori, software eta enpresa-gunez beterikoa, punta-puntakoak hainbat arlotan. Eta ez naz txarto hasi. Tata izeneko herrialdeko enpresa-gune handieneko arduradunakaz bat egitea lortu dot alkarrizketa bat egiteko, eta Pune lurraldean auto-enpresa batzuk bisitetako aukerea be eukiko dot.

Dromedario baten lepoan jesarrita, Rafastan basamortuan sartuko naz eta turistarik bako hareazko dunaren batean lo egingo dot, zeruaren itzalpean. Ze, Indiaren milaka arpegiak ezagutu gura dodaz, bidaiariarentzat herrialde berezia bezain bildurgarria dan honetan. Datozan asteotan, Bidaide atalean, hori eta gehiago kontetea da nire amesa. Holan, poliedro formako herrialde erraldoi honen arlo guztiak ezagutzeko aukerea izango dozue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu