Jantza Garaikidearen Zirkuituaren bosgarren edizinoak 50 emonalditik gora eskainiko ditu
2009-02-26 10:48 KultureaOrain dala lau urte zirkuitu hau sortu zanean, helburu nagusi bi landu gura ziran: formatu txikiko produkzinoak erakusteko espazio egonkorrak eskaintzea batetik eta honelako ikuskizunetara publikoa erakarteko antzokiek egiten daben ahaleginean laguntzea bestetik. Aurten, zezeilaren 28tik zemendiaren 28ra, 50 emonalditik gora eskainiko dira Euskal Autonomia Erkidegoko 16 antzokitan.
Jantza Garaikidearen Zirkuituaren bosgarren edizinoa egingo da zezeilaren 28tik zemendiaren 28ra bitartean Araban (Gasteiz, Agurain eta Amurrio), Bizkaian (Zornotza, Durango, Elorrio, Leioa eta Bilbo) eta Gipuzkoan (Andoain, Donostia, Eibar, Lasarte-Oria, Tolosa eta Zumarraga).
Antzoki Publikoen Sarea da ekimenaren antolatzailea, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik eta Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien eta ekimenean parte hartzen daben udalen eta bestelako entidadeen laguntzinoagaz.
Orain dala lau urte zirkuitu hau sortu zanean, helburu nagusi bi landu gura ziran: formatu txikiko produkzinoak erakusteko espazio egonkorrak eskaintzea batetik eta honelako ikuskizunetara publikoa erakarteko antzokiek egiten daben ahaleginean laguntzea bestetik.
Lehenengo edizinoan parte hartu eben antzokiek jantza garaikideagazko interes berezia erakutsi eben aurreko urteetan. Orain dala hiru urte beste antzoki bi gehitu ziran eta 2007an, hirugarren bat. Gauzak holan dirala, igaz, 11 izan ziran. Aurreko urteetan 4-6 obra programau ziran arren, igaz 18 izan ziran: 29 emonaldi guztira.
Aurten, iraupena da bosgarren edizinoaren barrikuntza nagusia. Izan be, zemendiaren amaierara arte antolatu dira ikuskizunak eta, beraz, aurten gora egingo dau taldeen, herrien eta emonaldien kopuruak. Danetara, 2009an 50 emonalditik gora eskainiko dira 16 antzokitan.
Bosgarren zirkuituan parte hartuko daben antzokiak honeek dira: Aguraingo Harresi; Gasteiz Artium, Jesus Ibañez de Matauco Antzokia eta Prinzipal Antzokia; Zornotza Aretoa; Durangoko San Agustin Kulturgunea; Elorrioko Arriola Antzokia; Leioako Kultur Leioa Auditorium; Bilboko La Fundicion; Andoaingo Bastero Kulturgunea; Donostiako Gazteszena; Eibarko Coliseo; Lasarte-Oriako M. Lekuona Kultur Etxea; Tolosa: Leidor Antzokia eta Zumarraga Zelai Arizti.
Sormen-lanak erakutsiko dituen talde eta jantzarien artean dagoz, besteak beste, Centro Coreográfico Galego-Entremans, Daniel Abreu, Megalo Teatro Movil, Quasar, Thomas Noone, Aracaladanza, Da.te Danza, Toni Jodar, 150 cuerdas, Dantzaz, Elirale konpainia, Ertza, Kukai-Tanttaka, Logela Multimedia, La Dinamika, Organik, Argia taldea, Matxalen Bilbao edo Atxarte Lopez de Munain.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!