Euskal konpainiak Europako Umeentzako Antzerki Jaialdian

Bizkaie! 2009-02-25 13:45   Kulturea

Europako Umeentzako Antzerki Jaialdiaren 18. edizinoa, zezeilaren 28tik martiaren 6ra egingo dabe Gijonen. Asturiaseko urira hurreratuko diran 59 konpainiek, horreetako bi Euskal Herritik, 100 emonaldi baino gehiago eta umeentzako produzidutako lan onenen aukeraketa bat eskainiko ditue astebetean.

FETEN, Europako Umeentzako Antzerki Jaialdiaren 18. edizinoa, zezeilaren 28tik martiaren 6ra egingo dabe Gijonen. Asturiaseko urira hurreratuko diran 59 konpainiek, horreetako bi Euskal Herritik, 100 emonaldi baino gehiago eta umeentzako produzidutako lan onenen aukeraketa bat eskainiko ditue astebetean. Kontuak kontu, antzezlanen emonaldiak, musikalak, ipuinen moldaketak, jantzak, zirkua, magia zein txotxongiloen saioak programau ditue antolatzaileek.

Emonaldiak, zapatuan, zezeilak 28, hasiko badira be, Europako Haurrentzako Antzerki Jaialdiaren inaugurazino ofiziala, martiaren 1ean izango da Gijoneko Jovellanoz Antzokian; bertan, Carmen Roche Balletak 'El patito feo' lana esakiniko dau.

Esandako moduan, Euskal Herriak bi ordezkari izango ditu jaialdian: Behibi's konpainiak martiaren 2an, astelehenean, arratsaldeko 18:15ean, Vega la Camocha Udal Zentroan 'El viaje de Mur' lana eskainiko dau. Era berean, martiaren 3an, 'El viaje de Mur' lana bigarrenez antzeztuko dabe, oraingoan, El Llano udal aretoan, arratsaldeko 18:00etan.

Martiaren 3an, eguaztenean, Teatro Gorakadaren txandea izango da, izan be, 17:30etan, 'Cyriano' antzeztuko dau Institutu Zaharra Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Feten, Europako Umeentzako Antzerki Jaialdiaren 18. edizinoa hitzordu garrantzitsua izango da, gorago aitatu 100 emonaldi baino gehiago horreez gan, bostehun bat programatzaile, banatzaile, aktore eta kritikari be hurreratuko diralako. Era berean, antolatzaileek hogei mila lagunetik gora espero ditue antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu