L'ivresse du pouvoir
2007-05-25 02:00 Zinema kritikakFilm honetan gaurkotasun handiko gaia jorratzen da: norbanakoen ustelkeria morala eta itxurakeria. Film burutsua eta argia, baina, esan lez, arima eta bizitasun bakoa.
Mendebaldeak badu ekialdea
2007-05-25 02:00 Euskerea berbagaiZuberoa: hizkuntza, literatura eta etorkizuna
Mendebaldeko hizkerea aztertu, egokitu eta prestigiatuz, euskerea bera indartzeko helburua dauen Mendebalde Kultura Alkarteak XI. Jardunaldiak egingo ditu gaur eta bihar (maiatzaren 25ean eta 26an) Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien aretoan.
Jokin Zaitegi eta Xabier Lizardi idazleen gutunak argitaratu ditue
2007-05-25 02:00 KultureaGipuzkoako Foru Aldundiak Jokin Zaitegi eta Xabier Lizardi idazle klasikoen gutunak jasoten dituen liburuak argitaratu ditu. Paulo Iztueta, Lourdes Otaegi eta Jon Diez irakasleek jaso ditue liburuen idatziak.
111 Akademiak aurkezpena egingo dau Bilbon akademiakide barrien bila
2007-05-25 02:00Manuel Larramendi Kultur Bazkunak sortu barri dauen 111 Akademiak aurkezpena egingo dau Bilbon akademiakide barriak lortzeko asmoz. Euskal literaturzaleen lehenengo akademia honek Euskal Herri osoko 111 akademikide hartuko ditu. Akademikide honeek irakurle arruntak izango dira, 111 Akademiaren bidez euskal irakurleari protagonismo gehiago emon gura jakolako euskal literaturgintzearen barruan.
HPSk LanHitz programarako lan tresna barriak aurkeztu ditu
2007-05-25 02:00 Euskerea berbagaiLanHitz programako laguntza tresna barriak ondokoak izango dira: diagnostikorako aplikazinoa, nahi dauen enpreseak euskerearen egoerearen gainean bere diagnostikoa egin daian; agiri-ereduen bankua, esparru sozio-ekonomiko pribatuan ohikoak diran euskerazko ereduak eta eredu elebidunak eskura jarriko dituana; CRM (Customer Relationship Management), enpresa batek bezeroakazko dituan harremanak kudeatzeko sistemea; eta LanHitz webgunea.
Martxan dagoz CAF-Elhuyar sariak
2007-05-25 02:00Urtero legez, CAF-Elhuyar sariak jarri ditue martxan CAF enpreseak eta Elhuyar Fundazinoak. Aurtengoa hamabosgarren edizinoa da eta lanak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaituko da. 2008ko martian jakinarazoko ditue irabazleen izenak.
Getxoarte 2007 arte sortu barrien aretoan izena emoteko epea zabalik
2007-05-24 02:00Getxoarte 2007 ekitaldian parte hartzeko baldintzak eta oinarriak Kultur Etxean eta udalaren webgunean (www.getxo.net) dagoz eskuragai. Ganera, 94 431 92 80 eta 94 491 40 80 telefono zenbakien bidez be eska daiteke informazinoa. Izena emoteko epea datorren urriaren 11ra arte egongo da zabalik.
Topagunearen 10. urteurrenaren jaia Durangon
2007-05-24 02:00 Euskerea berbagaiEkitaldia Plateruena Kafe Antzokian izango da 19:30etik aurrera eta aurkezpena Kike Amonarrizek egingo dau. Iñaki Arrutik Topagunearen sorrerako garaiak gogoratuko ditu eta Karmen Irizar Topaguneko lehendakariak federazinoak bihar-etzirako dituan erronken barri emongo dau. Ekitaldi labur honetan Kristina Mardaras bertsolariak be parte hartuko dau eta baita jazz laukote batek be.
Gernika-Lumoko udalak, ‘Bertsolaritzea 2006-2007 ikasturtea’ proiektua garatzeagaitik, BIE diruz lagundu dau
2007-05-24 02:00 BertsolaritzeaIkasturtean zehar, ‘Bertsolaritzea Gernika-Lumon’ egitasmo honen barruan ikasgeletara eroan da bertso mobimentua, bertso klaseak, bertso saioak ikastetxeetan, edota bertso txapelketak antolatuz.
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokeak ‘Angulas de la Ria’ saria jaso dau
2007-05-24 02:00 Kulturea’Angulas de la Ria’ sariketako epaimahaiaren esanetan, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokea saritu dabe liburuak eta diskoak oinarri hartuta, euskal kulturea sustatzeko egiten dauen lan oparoagaitik.
Badator ACT, Eszena Sortzaile Barrien Nazinoarteko Jaialdiaren 4. edizinoa
2007-05-24 02:00Bagilaren 6tik 9ra bitartean, aurten sortzaile gazteen eszena lan laburrak izango dira protagonista nagusi Bilbon eta Barakaldon. Eskolek atal pedagogikoan parte hartu ahal izango dabe eta urtero gonbidatuko dira eskola gitxi batzuk euren lana aurkeztu daien.
Koldo Etxebarria: ‘pixela da nire pigmentua’
2007-05-24 02:00 BarriketanTeknologia barriak eta pinturea buztartzen dituan artistea
Getxoko XXIV. Eskulagintza Azokan 113 artisau izango dira
2007-05-23 02:00Getxoko XXIV. Eskulangintza Azokea bagilaren 1etik 3ra bitartean izango da eta antolatzaileek iragarri dabenez, danetara, 113 artisauk parte hartuko dabe.
Ryder Cup golf txapelketako kapitainorde izentau dabe Jose Maria Olazabal
2007-05-23 02:00 Euskaldunak munduanNick Faldo Ryder Cup-eko Europako taldearen kapitainak Jose Maria Olazabal hondarribitarra eta Paul McGinley irlandarra izentau ditu 2008ko txapelketan bere bi kapitainordeak izateko. Halanda be, izentauek txapelketan jokatzea erabagi ezkero, ez dabe kargua beteko eta Faldok beste laguntzaile bi izentau beharko ditu.
Aldizkari estadubatuarretan, kritika onak Kirmen Uriberen lanari
2007-05-23 02:00‘The Hardvard Book Review’ aldizkari ezagunaren 2007ko neguko alean 'Meanwhile, take my hand' liburuaren ganeko kritikea idatzi dau Liza Flum idazleak. ‘On dreams and Wartime’ izenburupean (Ameseten eta gerra garaien inguruan), modu sakonean aztertzen dau liburua.
Alaia Martin Plazatik Gaztetxera sariketako finalera
2007-05-22 02:00 BertsolaritzeaAlaia Martin oiartzuarra Plazatik Gaztetxera sariketako finalean izango da, bigarren kanporaketa irabazita. Aurreko saiotik Uxue Alberdi dago sailkatuta.
Leioako Umore Azokearen zortzigarren edizinoan 49 konpainia izango dira
2007-05-22 02:00 KultureaMaiatzaren 31tik bagilaren 3ra bitartean, arte eszenikoetako zaletuek hitzordu berezia izango dabe Leioan, Umorearen Kale Artisten Azokan.
Larre-aldaketea: baserritik Gorbeiara
2007-05-22 02:00Enrike Etxebarriaren artaldeagaz larre-aldaketan parte hartzeko aukerea dago datorren domekan, maiatzaren 27an, Zeanurin
Urtero udabarrian naturea neguko lozorrotik izartzeaz batera, larre-aldaketearen lekuko izaten da Gorbeia, abelgorri, behor, ahuntz eta batez be ardiak mendira eroaten dituelako.
Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasketak euskeraz egiteko kanpainea jarri dabe martxan
2007-05-22 02:00 Euskerea berbagaiBizkaiko 39 udalerrik DBH amaitutakoan batxilergoan zein lanbide heziketan jarraituko daben gazteek euskerazko ereduetan egiteko kanpainea antolatu dabe 'Zeurea da aukera: jarraitu euskeraz' lelopean.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...