Modesto Arana organistearen omenezko kontzertua Berrizen

Bizkaie! 2009-02-10 16:53

Berrizko Udalak Modesto Aranaren (Berriz, 1909-1969) jaiotzaren lehen mendeurrena ospatuko dau zezeilaren 13an, San Juan Ebanjelaria eleizan, iluntzeko 20:30etan egingo dan ekitaldian.

Berrizko Udalak Modesto Aranaren (Berriz, 1909-1969) jaiotzaren lehen mendeurrena ospatuko dau zezeilaren 13an, San Juan Ebanjelaria eleizan, iluntzeko 20:30etan egingo dan ekitaldian. Zezeilaren amaiera bitartean, kultur etxean argazki eta partiturak erakusgai izango dira. Horrezaz gan, liburuxka biografikoa be banatuko da.

Modesto Arana omentzeko kontzertuan, Bizkaiko Koral Elkarteko Euskeria Abesbatza izango da Berrizen. Kontzertuko azken kanta, 'Andikona ama', Valentin Lasuen Berrizko organujoleak eskainiko dau koruagaz batera.


Modesto Arana

San Lorenzo auzoko Kamiñeruena baserrian jaio zan (gaur egun ez dago), zazpigarrena zazpi seme-alaben artean, eta Francisco Pedro Arana Ormaetxea eta Ascensión Fuldain Albizuriren semea.

Organo ikasketak Eduardo Gorosarrigaz egin zituan; Eduardo jauna Begoñako Basilikako organistea zan orduan. Beste organista handi batek be emoten eutsozan klaseak aldi haretan, Berrizko Bernardo Gabiolak, hain zuzen.

Berehala emon eutsen bere lehenengo destinoa, Turtziozeko parrokiako organista izentau ebenean; horrezaz gan, San Roque ermitan mezea emoteaz arduratzen zan domeketan. 1936ko garagarrilean, Getxoko Areetan egoan Mesedetako eleizako organistea izatera pasau zan.

Gerra Zibilaren garaian, gudarien batailoiko kapilau izan ei zan, eta gerrea amaitzean, beste abade askori bezela 30 urteko kartzela zigorra jarri eutsen.

Carmonako kartzelan egoala, arte mailako errekonozimendu garrantzitsu bat lortu eban, 'Koroatzearen Ermandadearen IV. Mendeurrena'-ren harian, Sevillako konposizino lehiaketan lehenengo saria irabazi ebalako 'Salve Caput' moteteagaz, hiru ahots bardin eta organoarentzako egina.

Modesto Bilboko Jesuiten Egoitzako organistea be izan zan, 1944tik 1960ra. 'Erabateko organistea. Armonia menperatzen ebann, oso ondo inprobisetan eban, erraztasunez eta segurtasunez tonua aldatzen eban, eta pedalierra sarri erabiliz dotoretasuna erakusten eban', Moreno lagun jesuitak holan deskribiduten eban Egoitzako organista handia.

Modesto Arana Korala preparetan hasi zan 1949 urtean. Titularidadea beranduago pasau eutson Julian Morenok, Elkarteko Zuzendariak. Julianen anaia lehendik ezagutzen eban Aranak.

Hortik aurrera, 50 hamarkadan Modestok egindako lana miresgarria izan zan, kontzertu kopuru handia preparau eban eta Euskal Herrian ez eze Estaduko zenbait uriburutan be kontzertuak emon zituen. Koralarentzat urrezko urteak izan ziran hareek, eta Modesto Arana gidaritza lanetan eukala urtean garrantzia handiko 14 bat kontzertu eskaintzen zituen.

Makalik, ondoezik egoala, Modesto Aranak zuzendari lanak itxi behar izan zituan, esfortzu handia egin behar izaten ebalako. Lan gitxiago egitera behartuta, Bilboko Jesuiten Egoitzan organoa jotera mugatu zan.

Modesto Aranak korala zuzendutako azken kontzertua 1956ko bagilean izan zan, eta Jesus Guridiren 'Eusko irudiak' obrea abestu eben.

Halan da be, Modestok Abesbatza Mistoko zuzendari titularra izaten jarraitu eban 1960. urtera arte. Urte horretako martiaren 31an, ez ohiko batzorde bat eratu eta Koralen zuzendaria aukeratzeko deialdia egin eben. Eguneko gai ordenaren lehenengo puntuan, Rafael Frühbeek proposatu eben zuzendari eta bigarren puntuan, Modesto Arana ohorezko zuzendari izatea proposatu eben. Bi proposamenak aho batez onartu zituen.

1957 urtean, Modesto Arana San Fernandoko Arte Ederretako Errege Akademiako akademiko izentau eben. Ondo merezidutako errekonozimendua jaso eban izendapen honegaz, hamarkada luze batean zehar Bilboko Koralagaz oso lan garrantzitsua egin ebalako musika arloan.

Haren obra esanguratsuenak ondokoak dira: 'Negar ta Negar', 'Tantum Ergo', 'Salve Caput Oruentatum', 'Oración Misional', 'Déjame madre' eta 'Andikonako Ama'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu