Ska musikearen birsortzea 'Vendetta' taldearen eskutik

Bizkaie! 2009-02-13 11:20   Musikea

Etapa profesional luze baten ostean, Luisillo Kalandraka eta Javier Etxeberriak proiektu musikal barri bati ekin deutse. Nazinoartean intensidade handiko ibilbidea bizi izan ondoren, proposamen barri bategaz datoz: 'Vendetta'. Zezeilaren 16an, taldearen izen bera daroan diskoa kaleratuko dabe.

Etapa profesional luze baten ostean, Luisillo Kalandraka eta Javier Etxeberriak proiektu musikal barri bati ekin deutse. Nazinoartean intensidade handiko ibilbidea bizi izan ondoren, proposamen barri bategaz datoz. Enriko Rubiños-ek, Ruben Antón-ek (Skalariak-en azken etapako musikari) eta Pello Reparaz-ek be bat egin dabe ekimenagaz. Hamaika hilebetean egindako lanak estudioko disko barri baten argitalpenari zabaltzen deutsoz ateak: 'Vendetta'. Formazino barriak eta lehenengo diskoak izen bera daukie.

2008aren hasiera aldera, taldekideak lehen entseguak egiten hasi ziran lehenengo kantei formea emoteko. Grabautako kanta bi taldearen myspace eremu digitalean jarri ziran, etorriko zanaren aurrerapen legez. Gero, GOR diskoetxearen eskutik, 'Crédito hipotecario' kantea 'Aurtengo gorakada 10' proiektuan argitaratu zan.

Zuzeneko musikariez osoturiko talde batentzat faktore garrantzitsuena zuzenekoa da. Eta holan azpimarratu eban Vendettak 2008ko apirilaren 2an Txantreako Akelarre Kultur Elkartean eskainitako aurkezpen-kontzertuan. Kontzertuak kritika oso onak jaso zituan prentsa musikalaren aldetik. Geroztik, taldeak emondako 20 kontzertuek zuzenekoa askoz osotuagoa egiteko balio izan dabe.

2009ko zezeilaren 16an plazaratuko dan disko barriak Vendettaren abiapuntua adierazoko dau.

Disko barriaren edukia

Hamaika kanta barriz eta bertsino biz osotutako CDa da 'Vendetta' diskoa. Bertsinoak: 'Everyday', The Selecter-en abesti mitikoa, bere sasoian Hertzainak-ek be bertsionautakoa (Egunero); eta Jack Marshall-en 'The munsters' instrumentala.

Diskoak proiektu barri baten esentzia jasoten dau, SKA musikan oinarrituriko kantuakaz (izan be, taldeko musikariek 10 urte baino gehiago daroe musika-estilo hori lantzen), zeinetan rock estiloaren ikutuak igarten diran, skinhead reggae eta latin-core lako estiloei ateak zabalduz.


Kontzertuak

2009/02/20: Zornotza (Zelaieta aretoa).
2009/03/19: Tolosa (Bonberenea).
2009/04/02: Iruña (Akelarre Kultur Alkartean).
2009/04/08-13: Suitzatik birea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu