'Online iraultza: gazte logelan' jardunaldian gazteek teknologia barriak zelan erabilten dituen aztertuko da

Bizkaie! 2009-02-11 10:28

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak, Euskal Irrati Telebistak (EiTB), Pausoka produkzino etxeak eta Industria Sustapen eta Birmoldaketarako Alkarteak (SPRI), Gazteria, Hezkuntza, Telebista eta Plataforma Barrien ganeko II. Jardunaldia antolatu dabe zezeilaren 18rako, EiTBren Bilboko egoitzan, 'Online iraultza: gazte logelan' izenburupean.

Nazinoarteko hainbat adituk gazteek telebista eta teknologia barriak zelan erabilten dituen aztertuko dabe jardunaldian. Topaketeak 1998an Guggenheim Bilbao Museoan egin zan aurreko edizino baten lekukoa hartzen dau. Izena emon gura dabenek www.sutanblai.com webgunera jo behar dabe zezeilaren 14a baino lehenago.

Jardunaldiaren helburuak honako honeek dira: pantailen, telebisten eta plataforma barrien erabilerea aztertzea; komunikabideen gaurkotasunean sakontzea, gazteek egiten daben erabileratik abiatuz; hezkuntzearen esparruko komunikazino esperientziak ezagutu eta aztertzea; eta informazino eta komunikazino teknologiek eta pantailek interakzinoaren gaian daben berehalako etorkizuna aztertzea.

Informazino eta komunikazino zein irudi eta teknologia arloetako profesionalei, hezkuntzearen esparruko profesional eta ikasleei, Informazino eta Komunikazino Zientzietako, Irudiko eta Injinerutzetako ikasleei eta informazino eta komunikazino teknologia barrietako profesionalei dago zuzenduta jardunaldia.

Topaketak saioak EiTBko Bilboko egoitzako Multibox aretoan egingo dira, 9:30etik 19:00etara, eta Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburua, Bingen Zupiria ETBko zuzendaria eta Elena Gutierrez Eusko Jaurlaritzako Barrikuntzearen eta Informazino Gizartearen Alkarteko zuzendaria izango dira ekitaldia hasteko arduradunak zezeilaren 18an.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu