Jazz-Blues Bizkaiko zirkuitua, Serrano Colina Jazz Project taldeagaz

Bizkaie! 2009-02-11 10:43   Musikea

Jazz-Blues Bizkaiko zirkuituaren barruan, zezeilaren 11tik 14ra Serrano Colina Jazz Project, Javier Colina kontrabaxu jotzaileak eta Antonio Serrano harmonikajoleak zuzendutako taldeagaz zuzenean gozetako aukerea izango da Basaurin, Zornotzan, Leioan eta Ermuan.

Jazz-Blues Bizkaiko zirkuituaren barruan, zezeilaren 11tik 14ra Serrano Colina Jazz Project, Javier Colina kontrabaxu jotzaileak eta Antonio Serrano harmonikajoleak zuzendutako taldeagaz zuzenean gozetako aukerea izango da Basaurin, Zornotzan, Leioan eta Ermuan.

Serranoren aho-soinua eta Colinaren kontrabaxua, nor bere aldetik, mugak gaindituak dira dagoeneko, eta slkartze honetan euren esperientziak partekatzen ditue euren musika tresnakaz berba eginaz, horrexek baitira beti emozino magikoen eroale.

Colina eta Serrano, biak ala biak, dira arpegi askoko musikari, eta euren musika tresnakaz hainbat musika esparru landu ditue, jazza eta flamenkoa, latinoa, tangoa, Hego Amerikako folklorea eta beste batzuk albora itxi barik. Eta horrek isla garbia dauka zuzenekoan interpretetan daben errepertorioan.


Serrano Colina Jazz Project

Antonio Serrano (Madril, 1974) 7 urtegaz hasi zan musikea ikasten, aitagaz, eta honek musika irakurten eta aho-soinua joten erakutsi eutson. Gero piano, bibolin eta perkusino ikasketak egin zituan Alacanteko eta Madrilgo kontserbatorioetan, oso kalifikazio onak lortuz. Londresen ondu zituan aho-soinu ikasketak, Larry Adler maisuagaz.

Aho-soinuagaz teknika bikaina garatuta, hainbat musika testuingurutan lan egiteko aukerea izan dau, musika klasikoagaz, jazzagaz, flamenkoagaz, tangoagaz eta baita popagaz be.

Hainbat orkestra sinfonikogaz jo dau eta Paco de Lucíaren taldeko kidea izan da Antonio azkeneko 4 urteetan, eta Pacogaz 3 bira egin ditu munduan barrena. Jazz musikari moduan, besteak beste, honako honeekaz jo dau: Winton Marsalis, Toots Thielemans, Jerry Gonzalez, Ivan Lins, Chano Domínguez, Lou Bennet, Jorge Pardo, Vicente Amigo, Tomatito eta Perico Sambeat.

Saioko musikari legez 250 kolaborazino baino gehiago grabau ditu nazinoko pop-rock artista gehienakaz (Pedro Guerra, Joaquín Sabina, Ana Belén, Victor Manuel...), eta soinu bandak, esate baterako, Pedro Almodóvarren Carne Trémula obran.

Javier Colina (Iruñea, 1960) kontrabaxu jotzailea 90. hamarraldiaren hasieran hasi zan nabarmentzen, jazz flamenko deituaren kontzertu eta grabazinoetan. Chano Domínguez eta Guillermo McGuill musikariakaz batera, piano jotzaile cadiztarraren hirukotea osotzen dau, eta eurekaz parte hartzen dau mundu osoko jazzaldietan eta Fernando Truebak zuzendutako Calle 54 filman.

Eskarmentu handiko musikariakaz eskaini ditu kontzertuak, izan be, George Cables, Hank Jones, Barry Harris eta bereziki Tete Montoliú izan ditu lagun.

Kontrabaxuagaz flamenkoari egindako ekarpenak be isla garbia dauka Tomatito, Joaquín Cortés, Diego 'El Cigala', Ketama eta bete batzuekaz eskainitako emonaldietan eta grabazinoetan.

Era berean, aitagarria da Maliko musikariakaz egindako musika topaguneak, horreen artean nabarmentzekoa koraren maisuagaz, Toumani Diabatégaz batera, grabautako Djelika diskoa.

Geroago Juan Perroren proiektuakaz bat egin eban, eta honek eragin handia izan eban haren musikearen ikuspegian, pop, rock eta Kubako son moldeakaz esperimentatzearen inguruan. Bestetik, Fort Apache Band taldeagaz egindako birak harrotasunez beteten adu, bertan topau ebalako jazz eta musika latinoa batzen dituan talde onenetako bat bere aitzindariagaz, Jerry González tronpeta eta kongo jotzaileagaz batean.

'Calle 54' filmaren aurkezpenean, Parisen, lehenengo aldiz jo eban Bebo Valdés piano jotzaileagaz. Geroago kontzertu bat eskaini eben Madrilgo Albeniz Antzokian, Diego 'El Cigala'-gaz batera. Une horretatik aurrera Javier Colina nazinoartean izen handia lortuko eban Lágrimas Negras diskoaren grabazinoaren hiru zutarrietako bat bihurtu zan. Ondorioz, Bebo Valdés, Chucho Valdés eta 'El Cigala' artistakaz kontzertuak eta aurkezpenak egin zituan. 2005eko zemendian, Bebo Valdésegaz batera jardun eban aste betez New Yorkeko Village Vanguard alkarte ospetsuan, eta emonaldiak grabau egin zituen Fernando Truebaren zigiluagaz laster kaleratuko dan diskoa osotzeko.

Orain gitxi merkaturatu da bere 'Si te contara' izenburuko diskoa. Bertan Pancho Amat dauka laguntzaile. Habanan ezagutu eban 1994an, Juan Perrgaz lan egiten ebanean. Ez ohiko zazpikote honek jazz espirituetan oinarritutako musikea proposatzen dau, son kubatarraren erritmora. Talde hau arrakasta handiz aurkeztu da, besteak beste, Donostiako eta Madrilgo nazinoarteko jazzaldietan.

Guillermo McGill (Uruguay, 1965). Perkusino jotzailea. Sortzez uruguaitarra dan arren, Guillermo McGill Bartzelonako semetzat har daiteke. Bi urte zitueaean heldu zan Bartzelonara, eta bertan hazi eta hezi zan. Hamabost urte zituanean Taller de Músics tailerreko big bandean eta beste jazz taldeetan joten eban. Garai haretan hiru aldiz saritu eben lehenengo sariagaz, Jazz Gazte Interpretarien Nazino mailako Lehiaketan. Era berean, aitagarria da Jazz Konposizinoaren Nazino mailako 1993ko Lehiaketan irabazitako lehenengo saria.

Bere karreran zehar Barry Harris, John Abercrombie, Joe Pass eta Marc Johnson lako musikariak lagundu ditu. Jazzagaz ez eze flamenkoagaz be ausartzen da, izan be, ezinbesteko artistakaz jo dau, esate baterako Enrique Morente abeslariagaz eta Rafael Riqueni gitarra jotzaileagaz, besteak beste. Gainera, Chano Domínguezen seikoteko kidea da eta talde horregaz grabau zituan 'Calle 54' jazz latinoaren diskoa eta, geroago, piano jotzailearen 'Oye cómo viene' albuma eta haren osogarri 'Mira cómo viene' DVDa. Bakarlari gisa 'Los sueños y el tiempo' grabau eban 1999an, eta 'Cielo' 2002an. Produktore moduan, barriz, Ana Salazar abeslariarentzat 'Ana Salazar canta a Editg Piaf' (Karonte, 2003) diskoan egindako lana nabarmendu behar da.

Iván Lewis ‘Melón’, Espainian bizi dan piano jotzaile kubatarra da, nazinoartean ezaguna. Harrigarria da konpositore moduan darion kalidadea. Prestakuntza klasikoko piano jotzailea izanik, Winton Marsalis eta Patato Valdés lakoakaz lan egin dau. Habanako Arte Institutu Gorenean graduatua, Irakere taldeko kidea izana da, eta Kubako musika esparruko musikari askogaz batera jo dau, Pablo Milanésegaz eta Gonzalo Rubalcabagaz. Era berean, David Murray, Michael Mossman, Steve Coleman, Roy Hargrove, Adam Nussbaum eta Chucho Valdés lako artista handiakaz lan egin dau. Eta Europako jazzaldi ezagunenetan parte hartu dau.


Egitaraua

- Zezeilaren 11n, eguaztenean, Basauriko Ibaigane kultur etxean, 19:30etan.
- Zezeilaren 12an, eguenean, Zornotzako Zelaieta zentroan, 20:30etan.
- Zezeilaren 13an, barikuan, Leioako Kultur aretoko Ambigu Kafean, 22:00etan.
- Zezeilaren 14an, zapatuan, Ermuko Lobiano kulturgunean, 20:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu