'Munduko emakumeen literaturea: Afrika baltza' mintegia egingo da Ondarroan

Bizkaie! 2009-02-10 13:34   Kulturea

Ikastaro-egunak zezeilaren 13an, martiaren 6an, apirilaren 3an, maiatzaren 8an eta 15ean, eta bagilaren 12an eta 19an izango dira, Guzur Etxean, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Isa Castillo (Skolastika) izango da irakaslea eta bere helburua Afrikako emakumeek egindako literaturea ezagutzeko bidea egitea izango da.

Ondarroako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak zezeiletik bagilera egitarau barria aurkeztu dau eta asteburu honetatik aurrera 'Munduko emakumeen literaturea: Afrika baltza' mintegia egingo da. Mintegi-egunak zezeilaren 13an, martiaren 6an, apirilaren 3an, maiatzaren 8an eta 15ean, eta bagilaren 12an eta 19an izango dira, Guzur Etxean, 17:00etatik 21:00etara bitartean.

Isa Castillo (Skolastika) izango da irakaslea eta bere helburua Afrikako emakumeek egindako literaturea ezagutzeko bidea egitea izango da. Ahozko eta idatzizko literaturara hurreratu eta beste adierazpen kultural batzuen barri emongo da mintegian, afrikar emakumeen ganeko ezagutzan sakontzeko.

Matrikulea egiteko hamar euro pagau beharko da, baina oinarrizko errenta jasoten dabenek erdia. Talde bakotxeko, gitxienez zazpi lagun izan behar dira eta lagun-kopurua bete ahala zarratuko da matrikulazinoa; bestela, ikastaroa hasi arte egongo da zabalik.

Izena emoteko, matrikula-fitxea bete eta ordainketea egin behar dira Udal Diru Bilketa Bulegoan edo hurrengo kontu zenbakira diru-sarrerea egin: 2095 0058 12 3830434777. Ordainagirian izena, bi abizen eta 'eskola' berbea agertu behar dira. Matrikulazinoa ez da onartuko matrikula-fitxea bete eta ikastaroa ordaindu arte. Behin ordainduta, atzera egin ezkero ez da dirurik bueltan emongo. Ikastaroak EHUko aukera libreko kredituak emoten ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu