Zeliakoentzako menuen ganeko informazinoa banatu dabe euskal jatetxeetan

Bizkaie! 2009-02-12 11:10   Jan edanak

Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak zeliakoentzako menu batentzako osogai egokien ganeko informazioa batzen daben 50.000 liburuxka argitaratu ditu. Euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez editautako diptiko horreek Euskal Autonomia Erkidegoko 3.000 jatetxetan banatuko dira euskal ostalaritza-establezimenduetan lan egiten daben langileei informazinoa emotearren.

Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak zeliakoentzako menu batentzako osogai egokien ganeko informazioa batzen daben 50.000 liburuxka argitaratu ditu. Euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez editautako diptiko horreek Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 3.000 jatetxetan banatuko dira euskal ostalaritza-establezimenduetan lan egiten daben langileei informazinoa emotearren.

Era berean, Euskadin bizi diran edo Euskadi bisitauko daben zeliakoei be emongo jake diptikoa, zeliakoen alkarteen eta euskal turismo-bulegoen bidez, jatetxe batera joaten diran bakotxean euren preminen ganeko azalpenak emongo dituan agiri bat eukiteko.

Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, Osasun Sailak eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak Euskadiko Zeliakoen Alkarteagaz sinatutako lankidetza-hitzarmenean batuta dago ekimena, gaixotasun zeliakoaren ganeko informazinoa emoteko ekintza bateratuak egiteko helburuagaz.

Elikagaien glutena onartzen ez daben 4.000 lagun inguru dagoz Euskadin, eta gaixotasun horrek jota dagozala ez dakien beste 16.000 ei dagozala uste da. Glutena oso ohikoa da elikagaietan, besteak beste, garia, espelta, oloa, garagarra, zekalea, tritikalea, kamuta eta horreen deribatuakaz (urunak, semolak, almidoiak eta fekulak, besteak beste) landutako elikagaietan.

Beraz, liburuxka horreetan emoten dan informazinoa kontuan hartuta, zeliakoek ezin ditue honako elikagai honeek jan: urunagaz edo ogi birrinduagaz loditutako saltsak dituenak, adobauak edo arrautza-urunetan pasauta dagozanak, garagardaoagaz edo urunagaz egindako elikagai erreak, hestebeteakaz preparautakoak, koloranteakaz edo piperrautsagaz egindakoak... Era berean, ezin dabe kroketarik, enpanadilarik, pizzarik, pastarik edo gozorik jan.

Zeliakoentzako aukera segurua egosita, plantxan edo sugarretan egindako elikagaiak edo egoera naturalean dagozan elikagaiak dira: entsaladak, ozpinetakoak, barazkiak, ortuariak, lekaleak, arrautzak, itsaskiak, arrainak, okelak, urdaiazpikoa, arroza, artoa, sojea edo patatea, besteak beste.


Kontrol-kanpainak

Lankidetza-hitzarmenaren esparruan, Eusko Jaurlaritzearen Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzea umeentzako saltsen, hestebeteen, okeleagaz egindako jatekoen, esne-postreen eta 'glutenik bako' produktu legez katalogautako aperitiboen laginak hartzeko urteko kanpainak egiten dabil baieztapen horreek egia diran probetako.

Elisa R-5 metodoaren bidez egindako azterketa horreen emoitzak oso positibotzat har daitekez. Holan, 'glutenik bako' elikagaien laginak lehenengoz hartzean, orain dala lau urte, hain zuzen be, aztertutako elikagaien % 33k kilo bakotxeko 16,8-132 miligramo gluten eukela atzemon zan eta 2006. urtean, barriz, produktu guztiek kilogramo bakotxeko 20 mg.-tik beherako kantidadeak zituen.

Atzemondako gluten-dosiak gero eta gitxiago dira 2008. urtean egindako kanpainara arte eta behin-behineko emoitzek erakusten dabenez, aztertutako elikagaien % 95ek baino gehiagok kilogramo bakotxeko 3 mg.-tik beherako gluten-dosia euken. Lagin batek baino ez zituan kantidade handiagoak, baina beti be araudi barrian baimendutako 20 mg.-tik behera kilogramo bakotxeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu