Arriaga Antzokian, 'Emma' antzerki-obrea preparetan hasi dira

Bizkaie! 2009-02-12 13:56   Kulturea

'Emma' Bilboko Arriaga Antzokiak 2008-2009 denporaldian eskainiko dituan 5 produkzino propioetako bat da, antzerki produkzino bakarra. Ramón Barearen zuzendaritzapean, Toni Acosta aktoreak, Emmaren pertsonaiari bizia emongo deutso. Karra Elejalde, Aitor Mazo, Gurutze Beitia, Irene Bau, Enriqueta Vega, Mikel Losada eta Gabriel Ocina aktoreek be parte hartuko dabe lan horretan, martiaren 12tik 16ra.

Honezkero, 'Emma. La mujer más peligrosa de América' ('Emma, Ameriketako emakumerik arriskutsuena' ikuskizunaren entseguak hasita dagoz. 'Emma' Bilboko Arriaga Antzokiak 2008-2009 denporaldian eskainiko dituan 5 produkzino propioetako bat da, antzerki produkzino bakarra, hain zuzen be. Ramón Barearen zuzendaritzapean, Toni Acosta aktoreak, Emmaren pertsonaiari bizia emongo deutso. Karra Elejalde, Aitor Mazo, Gurutze Beitia, Irene Bau, Enriqueta Vega, Mikel Losada eta Gabriel Ocina aktoreek be parte hartuko dabe lan horretan. Martiaren 12an estreinau eta hilabete bereko 16ra arte ikusgai egongo da.

'Emma' obrea Howard Zinn dramaturgoak idatzi eban, Emma Goldman pertsonaia errealaren istorioan oinarrituta. Emakumeen independentzia aldarrikatzen eta independentzia horren alde burrukatzen eban lehenengoetariko emakumea izan zan Goldman. 1869an Lituanian jaio zan, familia judutar batean. New York-era alde egin eta bertan mobimentu anarkistan murgildu zan baina 1919an, AEBetatik kanporatu eben. Anarkismoaren militante sutsua, Errusiar iraultzeagaz kritikoa eta feminista izanik, garai hartako emakume aurreratua zan. Hori dala eta, zigor kartzelak be jasan izan zituan bere ideiak zirala eta. Ondorioz, erbestean bizi behar izan eban.


'Emma. La mujer más peligrosa de América'


Zuzendaritzea: Ramón Barea

Banaketea:

TONI ACOSTA Emma Goldman
KARRA ELEJALDE Alexander Berkmam (Emmaren aita)
AITOR MAZO Johann Most Eta Ben Reitman
GURUTZE BEITIA Anna Minkin, Dora Eta Lizbeth
IRENE BAU Almeda Sperry, Jenny Eta Madre De Emma
ENRIQUETA VEGA Helena, Rose Eta Señora Sachs
MIKEL LOSADA Fedya
GABRIEL OCINA Vito, Vogel Y Sr. Levine

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu