Medicus Mundi erakundearen ‘Milurteko Busa’ erakusketea Bizkaian
2007-05-03 02:00Erakusketa honen bitartez, euskal herritarrak milurteko honen helburuen eta osasunerako eskubide unibersalaren ganean sentsibilizau gura dira. Batez be gazteakana heltzeko asmoz, Milurteko Busak Bigarren Hezkuntzako hainbat ikastetxe bisitauko ditu Bilbon (maiatzaren 4tik 6ra), Barakaldon (maiatzaren 18an eta 19an), Basaurin (maiatzaren 31tik bagilaren 3ra) eta Getxon (bagilaren 29tik garagarrilaren 2ra).
‘Kantu Kantari’, koru-musikea Bilbon maiatzeko barikuetan
2007-05-03 02:00 MusikeaBilboko hiru abesbatzek koru-musikea ezagutzeko aukerea eskainiko deutse uriko 4. barrutiko (Santutxu, Begoña, Boluetako) herritarrei.
Bilbon, bizikletak alokatzeko zerbitzua martxan dago
2007-05-03 02:00Bilboko Udaleko Ingurumen Sailak doban itxiko ditu barriro bizikletak eta barrikuntzak eskainiko ditu zerbitzuan. 2006ko abenduan bizikletak doban ixteko zerbitzuaren ganeko poztasun-inkestea egin zan herritarren artean eta horren emoitzak dira aurrerantzean sartuko diran barrikuntzak.
La Môme
2007-05-02 02:00 Zinema kritikakFrantziako abeslaririk handienetariko baten bizitzearen inguruko filma dozue honako hau. Edith Piaf oso persona gorabeheratsua izan zan, taula ganean onenetariko bat izanagaitik be.
'Alperrak sobra eta langileak falta'
2007-05-02 02:00 BertsolaritzeaMiren Amuriza bertsolari gaztearen hiru bertso daukazuez aurrez aurre. Maiatzaren bata, Langileen Eguna izanik, aukera ona ikusi genduan Miren Amurizari horren ganeko bertso-idatzi batzuk eskatzeko.
Gerra Zibila gogoan hartuko dauen ikastaroa antolatu dabe
2007-05-02 02:00Udako Euskal Unibersidadeak eta Aranzadi Zientzi Alkarteak ‘1936ko gerra. Oroimena eta ahanztura Euskal Herrian’ ikastaroa antolatu dabe maiatzaren 2tik abuztuaren 1era bitartean, gomuta historikoa berreskuratzeko helburuagaz.
New Yorkeko euskal etxeak web orria barritu dau
2007-05-02 02:00 Euskaldunak munduanAmeriketako Estadu Batuetako (AEB) euskaldunen, Euskal Herriaren eta AEBen ganeko albisteen barri izateko New Yorkeko euskal etxeko web orria ezinbestekoa izaten zan. Orain dala gitxi web orria goitik behera barritu eta euskal etxeko jarduerek hartzen dabe orrialdearen zati nagusia.
Paul McCartneyk bagilaren 4an argitaratuko dau ‘Memory Almost Full’ disko barria
2007-05-02 02:00 MusikeaDisko barriko lehenengo kantua ‘Dance Tonight’ izango da. Kantuaren oinarria McCartenyk oraintsu erositako mandolina baten soinuan dago. Gainera, abestiaren bideo-klipean bi aktore ospetsu agertzen dira: Natalie Portman eta Mackenzie Crook
Gernika-Lumoko merkataritza eta enpresa txikietan euskerearen erabilerea gorantza
2007-05-02 02:00 Euskerea berbagai‘Merkataritzea Euskalduntzen’ kanpainea Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak abian jarri ebanetik 13 urte pasau dira, eta 6, barriz, enpresa txikietan euskerearen normalizazinoari bultzadea emotea erabagi zanetik. Urteak pasau ahala, gero eta establezimendu gehiago dira kanpainan parte hartzea erabagi dabenak.
‘Bandaband’ Oskorriren disko barria maiatzaren amaieran izango da kalean
2007-05-02 02:00 MusikeaOskorri talde beteranoaren 35. urtebetetzearen atxakiagaz, azken aldian estudioko lana egin dabe taldekideek, Arriaga antzokian, 2006ko abenduaren 15, 16 eta 17an Bilboko Udal Bandeagaz grabau zituen Kontzertuen diskoa nahasten eta preparetan. Danetara, 13 kantu historiko batzen ditu, arreglu barri sendo eta argitsuakaz, eta CD-Bideo formatuko bonus track bat be bai zuzeneko irudiakaz.
Lekeitioko Udalak Ateak Zabalik astegoiena antolatu dau auzokoei herriko baliabide turistikoak ezagutzera emoteko
2007-04-27 02:00Lekeitioko Udalak hainbat ekintza batuko dituan Ateak Zabalik jardunaldiak antolatu ditu astegoienerako, apirilak 28 eta 29rako. Jardueren helburua, herriko baliabide natural eta kulturalak eta turismo balioa ezagutzera emotea da, batez be lekeitiarren artean. Horretarako, bi egunetarako, eta edade guztietako jenteari zuzendurik, dobakoak izango diran tailer, antzerki, bisitaldi eta musikea lako ekintzak antolatu dira.
Bitor Uriarte eta Irune Allika: ‘herriguneko izenak fosilduago dagoz’
2007-04-27 02:00 Barriketan‘Bermeoko Toponimia, bermeotarron izana izenetan’ liburua aurkeztu eben apirilaren 27an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan arratsaldeko 19:30ean.
BOS Tokion izango da maiatzaren 2tik 6ra bitartean, 'Folle Journee au Japon' izeneko jaialdian
2007-04-27 02:00 Euskaldunak munduanJaialdia Nanteseko Folle Journee-ren bersino japoniarra da, Bilboko ‘Musika-Musica’ jaialdiaren parekoa. Jaialdi japoniarrak Asia eta Europako 1.500dik gora musikari batuko ditu eta 300 bat kontzertu eskainiko dira apirilaren 29tik maiatzaren 6ra bitartean.
Unai Basurko: 2006ko Itsasgizonik Onena
2007-04-27 02:00 Euskaldunak munduanBaionako Yates Monte Real Club ospetsuak gaur banatuko ditu 2006ko Belako Sari Nazionalak, kirol honetan nabarmendu diran persona fisiko eta juridikoen lana aintzatesteko. Sarituen artean, Unai Basurko portugaletearra dago, Velux 5 Oceans estropadearen azken etapan, Atlantiko itsosoan Getxora bidean datorren itsasgizona.
Gerra Zibilaren ganeko erakusketea maiatzaren 6ra arte izango da zabalik Durangon
2007-04-27 02:00Martiaren 31n zabaldu zituan ateak Durangoko Arte eta Historia Museoan, Durangoren bonbardaketea izan zala 70 urte beteten ziran egunean. Gerra Zibilak 1936 eta 1937 urteen artean Durangaldean itxitako ondorioak ikusteko aukerea dago erakusketan.
Efren Vazquez motoziklista bilbotarrak astegoienean egingo dau debuta Albaceten
2007-04-27 02:00Herri Torrontegiren eta Efren Vazquezen egitasmo motoziklista barriak asteburu honetan izango dau bere lehengo azterketea. Albaceteko zirkuituan izango da Espainiako Abiadura Txapelketako lehenengo lasterketea eta euskal taldearen helburua, hasieratik, bere burua titulua irabazteko hautagai bezela aurkeztea da.
Gernikako bonbardaketearen 70. urteurrena
2007-04-26 02:00‘Gernika 07/70’ erakusketearen inaugurazinoak emon deutso hasierea gaurko, apirilak 26, egunari, 10:30etan. Ostean, eguerdiko 12:00etan, adierazpen instituzionala irakurri da. Iluntzean, 'Gernika.Bonbardaketea' dokumentala estreinauko da Jai-Alai frontoian.
Izenik bako ejerzitoa
2007-04-26 02:00Euzkadiko gudarostea
Aurtengoa memoriaren urtea dala eta behin eta barriro jatorku gogora 1936ko gerrea. Gerra horrek Euskadin izan eban protagonistarik nagusiena euskal ejerzitoa izan zan. Beraz, Euskadiko Ejerzitoaren gainekoak kontauko deutsuedaz.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak barritu egin ditu bere webguneko edukiak eta diseinua
2007-04-26 02:00Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (HKEE) barritu egin ditu bere web-orriaren edukiak eta diseinua eta hori mamitzeko nagusi izan dira gardentasun, irisgarritasun eta modernidade erispideak. Eduki guztiak euskeraz zein gazteleraz dagoz eskura.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...