The Boss garagarrilaren 26an izango da Bilbon, San Mamesen

Bizkaie! 2009-01-28 10:44   Musikea

Bruce Springsteen musikari eta abeslari estatubaduarrak kontzertua eskainiko dau The E Street Banda mitikoagaz batera garagarrilaren 26an, Bilboko San Mames futbol zelaian. Oraintsu kaleratutako 'Working on a Dream' izenburuko diskoa aurkezteko munduko birearen barruko kontzertua izango da musikariaren webgune ofizialean agertu dan egutegiaren arabera.

Bruce Springsteen musikari eta abeslari estatubaduarrak kontzertua eskainiko dau The E Street Banda mitikoagaz batera garagarrilaren 26an, Bilboko San Mames futbol zelaian. Oraintsu kaleratutako 'Working on a Dream' izenburuko diskoa aurkezteko munduko birearen barruko kontzertua izango da musikariaren webgune ofizialean agertu dan egutegiaren arabera. Beraz, orain arte zurrumurrua zana konfirmau egin da. Horrezaz ganera, Bilboko kontzerturako sarrerak laster izango dirala salgai zehazten dau musikariaren webguneak.

'Working on a Dream', Columbia Records diskoetxeak argitaratutakoa, The E Street Band-egaz batera grabau dau Springsteenek eta 12 kanta eta 'bonus track' bat batzen ditu. Musikari estadubatuarrak eta lana produzidu dauen Brendan O'Brien produktoreak lautan egin dabe lan alkarregaz.

Modu honetan, garagarrila hilebete musikala izango da Bizkaiko uriburuan, Springsteenen kontzertua baino hiru aste lehenago, garagarrilaren 9, 10 eta 11n, Bilbao BBK Live jaialdia ospatuko baita Kobetamendin. Oraingoz Depeche Mode talde ingelesa da konfirmautako talde bakarra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu