Botxo Boogies taldeak jazz eran moldatutako Juan Crisóstomo de Arriagaren musikea joko dau Bilbon
2007-01-03 01:00 MusikeaBilboko swing-boogie bandeak jazz erara zein vals, bolero, samba edo funk erara moldatutako Arriagaren piezak dituan errepertorioa eskainiko dau, musikari bilbotarraren omenezko erakusketa-aretoan bertan.
Elorrioko toponimia plazan
2007-01-03 01:00 Euskerea berbagaiElorrioko uria sortu zaneko 650 urte bete dan urte berean, ze opari hobeagorik herriaren esentzia hobeto erakusten lagunduko deuskun ‘Elorrioko Toponimia’ liburua eta mapa toponimikoa baino?
Iruzurrak ardaoetan
2007-01-03 01:00 Jan edanakBeste gai askogaz pasetan dan legez, ardaoetan be izaten dira iruzurrak. Jagokon kategoriara ailegau danetik, hainbat marka eta jatorrizko izentapen falsifikauta, antzeko ardaoak ikusi izan dira. Baina badagoz probak iruzur horreei aurre egiteko.
Gabonetako izar distiratsuena: Nintendo Wii
2007-01-03 01:00Teknologia erregaletea aukera ezin hobea da gure ideia eskasak aberasteko. Hamaikatxu idea dagoz merkatuan baina finago aztertuz, imini daiguzan gure begiak egunotan distirarik handiena emoten dauen produktuaren gainean: Nintendoren Wii.
Burdeoseko Opera Nazionaleko ‘jantzari izar’ izentau dabe Yebra
2007-01-03 01:00 Euskaldunak munduanUrtebarri egunean Casse-Noisette obran jantzan egin ostean, Igor Yebra bilbotarra ‘jantzari izar’ izentau dau Burdeoseko Opera Nazionalak.
Candida
2007-01-03 01:00 Zinema kritikakOntasun urratuezinez jantzitako neskame honen gaineko istorioak neurri bako sentimentalismoaren potxingora salto egin eta bustiegi azaltzen jaku, bihozberatasunaz mela-mela eginda.
Hizkuntza Politikarako aurrekontua 51,1 miloe eurokoa da, igaz baino %13,3 handiagoa
2007-01-03 01:00 Euskerea berbagaiEuskereak behar dauen aurrekonturik ‘handi, eraginkor, erabagigarri eta garrantzitsuena euskerea erabiltea da, euskereak hiztunak behar ditualako eta ez salbatzaileak’ adierazo dau Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.
Hamaika Bertute
2007-01-02 01:00 BertsolaritzeaEgitasmo barri honetan bertsolari eta gai-jartzaileak batu dira. Batez be gazte-jenteak bertso-saioetan parte hartzeko eta bertso saioak antolatzeko dauen aukera urriari erantzun bat emotea da helburua. Informazino gehiago: Hamaika Bertute
Bergarako besarkada barri baten atarian?
2007-01-02 01:00Aspaldi honetan, giro politikoan nagusi dogu Bake Prozesua deritxana berbagai. Bateren batek ETA eta Espainiako Gobernuaren arteko alkarrizketea eta ondoren lortu leiteken hitzarmena sasoi bateko ‘Bergarako Besarkada’ barri bat izan daitekeela esan dau.
Manu Robles-Arangiz fundazinoak ‘Euskalgintza sindikalgintzan txertatu III’ liburua argitaratu dau
2007-01-02 01:00 kulturbizIñigo Aranbarri, Jakes Bortayrou, Andoni Egaña eta Roldan Jimenoren testuak batu ditu Manu Robles-Arangiz Institutua fundazinoak ‘Euskalgintza sindikalgintzan txertatu’ izeneko sailaren hirugarren alean. Aitatutako sailean euskal kulturako hainbat ahotsek euskera, kultura, lan mundua eta gizarteari buruzko berbaldiak emoten ditue, eta gero hitzaldiok liburuan argitaratzeko moldatzen dira.
Izu-ikarea ez da amaitu
2007-01-02 01:00 BidaideVietnameko gerrea amaitu eta hiru hamarkada geroago, Laoseko lurretan lehertu bako milaka mina dagoz. Vietnameko gerran AEBek Laosen botatako bi miloe tona leherkailuen parte dira eta adituen kalkuluen arabera, % 10 eta % 30 bitartean ez ziran lehertu. Ordutik, urtero berrehun bat lagun hilten dira.
Guggenheim Bilbao Museoa: miloe bat bisitari baino gehiago 2006an
2007-01-02 01:00Guggenheim Bilbao Museoak 1.008.774 bisitari izan ebazan 2006an. Zifra honi esker museoak ekitaldi honetarako eukazan aurreikuspenak (880.000 bisitari) % 14 gainditu dira eta % 5, barriz, 2005ean jasotako bisitari kopurua (965.082).
Patxi Baztarrika Ramon Llull Institutuko zuzendariagaz batu da Bartzelonan Etxepare Euskal Institutuaz berba egiteko
2006-12-29 01:00 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzeak, atzerrian euskerea eta euskal kulturea zabalduko dauen Etxepare Euskal Institutua sortu eta garatzeko lege proposamena onartu dau, eta aitatutako bilerea gai horren harira egin dabe Baztarrikak eta Bargallók.
Jose Maria Etxaburu ‘Kamiñazpi’ euskaltzain urgazlea hil da
2006-12-29 01:00Jose Maria Etxaburu Etxaburu, ‘Kamiñazpi’ euskal idazle eta euskaltzain urgazlea atzo (2006-12-28) hil zan, 93 urte ebazala. Jose Mari Etxaburu Ondarroan jaio zan, 1913ko irailaren 23an.
Bilboko suhiltzaileek Australiarako bidaia pagetea lortu dabe egutegiaren 40.000 ale saldu ondoren
2006-12-29 01:00Bilboko Suhiltzaileen amesa bete da eta Australiako Olinpiadetan parte hartzera joateko bidaia pagetea lortu dabe argazki-egutegiak erosi dabezan guztiei esker.
Lucia Lakarra protagonista Vienako urtebarri eguneko ikuskizunean
2006-12-29 01:00 Euskaldunak munduanLucia Lakarra zumaiarrak Vienako urteberri eguneko kontzertuan egin dau jantzan. Mundu osoan da ezaguna Vienako hitzordu hori.
Aitziber Azkondo: 'industriak eta sorkuntzeak bat egingo dabe Bilbon'
2006-12-29 01:00 BarriketanBilboko Creativity Zentrumeko zuzendaria
Arte Eszenikoen X. Max Sariak banatzeko ekitaldia Bilbon izango da
2006-12-28 01:00Arte Eszenikoen X. Max Sariak Bilbon banatuko dira 2007ko apirilaren 16an egingo dan ekitaldian, SGAE erakundeak jakinarazo dauenez. Gauzak holan dirala, Bizkaiko uriburua bigarren aldiz izango da sariak banatzeko ekitaldiaren egoitza, 2001en Arriaga Antzokian izan zan legez.
Derecho de familia
2006-12-28 01:00 Zinema kritikakFilm honetan umorea, zakarkeriaren preminarik ez daukan sensibilidadea eta samurtasuna buztartzen dira neurri-neurrian, familia baten barruko hartu-emonen gorabeheren barri emoteko eta, batez be, aitatasunak dakartzan desafioak aztertzeko.
Hotzaren kontra, neguko barazkiak
2006-12-28 01:00 Jan edanakSasoiko elikagaia da kontsumitzailearentzat egokiena: normalean merkeagoa da eta haren ezaugarri organoleptikoak (gustoa, usaina, kolorea…) be hobeak dira. Horrezaz ganera, sasoiko produktuak kontsumiduten badoguz, produkzino-ziklo naturala errespetetan lagunduko dogu, ingurumenean ondorio onuragarriak eraginez.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...