Artiumeko artelanak New Yorken erakusgai
2007-05-09 02:00 Euskaldunak munduanGasteizko Artium Museoak bere obren aukeraketa bat aurkeztu dau New Yorken, ‘A propósito de hombres y mujeres. Obras escogidas de la Colección Artium de Alava’ izenburupean, bertako Cervantes Institutuan. Erakusketea irailaren 1era bitartean izango da ikusgai.
Aisialdian euskerea zelan erabilten dan aztertuko dabe Bilbon
2007-05-09 02:00 Euskerea berbagaiEuskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Aisialdi Foroak ‘Euskerea zelan landu aisialdian’ izeneko jardunaldia antolatu dabe, Bilbon, maiatzaren 10ean, Boluntariotza eta Alkarteentzako Agentziaren egoitzan, arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara bitartean.
Pilar Belzuncek Kulturearen 2007ko Montblanc Saria jasoko dau Hernanin
2007-05-08 02:00 sariak-autortzakPilar Belzuncek Kulturaren 2007ko Montblanc Saria jasoko dau gaur, maiatzak 9, Hernaniko Chillida-Leku Museoan. Eduardo Chillida zenaren alarguna saritzeko ekitaldiaren buru Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izango da.
Osinagari emon deutse Gayarre Antzokiko ‘Ohorezko Butakea’ saria
2007-05-08 02:00 sariak-autortzakPedro Osinaga aktore nafarrak Gayarre Antzokiaren 'Ohorezko Butaka' jaso dau, 75. urteurrena ospatzeko egindako jaian. Hirugarren ilarako bigarren jesarlekuak eroango dau bere izena.
Bizkaiko Txakolinaren eta Sagardoaren ganeko XII. Enologia Jardunaldiak Zallan
2007-05-08 02:00 Jan edanak Maiatzaren 10etik 12ra bitarteanZallako Frutagintza Estazinoa eta bere Soto Esperimentalaren 2006-2007ko uztearen esperimentuzko lan eta emoitzak ezagutzera emongo dira jardunaldietan.
Fant´07, zinema fantastikoaren onena Bilbon
2007-05-07 02:00 BarriakAreto komertzialetan sartzeko traba gehiago izaten dituen zine fantastikoa bere zentzurik zabalenean hartuta, aurreko ekitaldietan legez, FANT Fantasiazko Zinemaren Bilboko XIII. Erakustaldia martxan dago, maiatzaren 13ra bitartean.
Zorionak Unai, Txapeldun
2007-05-07 02:00 Euskaldunak munduanBakarka munduari bueltea emon deutson 164. itsasgizona da Unai Basurko
Amesa bete da Unai Basurkorentzat. Velux 5 Oceans estropadan (munduari bueltea geldialdi bi eginaz) igazko urriaren 22an Getxotik abiatu, sekulako ekaitzaren ondorioz, konponketak egiteko Getxon eta Vigon porturatu, etapa amaierea izan diran Fremantle eta Norfolken geldialdiak egin eta maiatzaren 5ean, zapatu goizeko 10:00ak aldera heldu zan helmugara portugaletearra.
Plazatik Gaztetxera 2007
2007-05-07 02:00 BertsolaritzeaAste honetan bertan, maiatzaren 11n, barikuan izango da lehenengo kanporaketea Debako Gaztetxean. Saioa gaueko 22:30etan izango da.
Edoskitze naturala (II)
2007-05-07 02:00 Jan edanakPasa dan artikuluan giza-esnea ezagutu genduan, bere inportantzia eta konposaketea umearen hazkuntzarako. Gaur, gai berberagaz jarraituko dogu, edoskitzaroa, nutrizino arloan, ugaztunen garai kritikoenetarikoa baita.
Arratiako II. Txalaparta Eguna
2007-05-07 02:00 MusikeaTrukutze txalaparta taldeak antolatuta, maiatzaren 12an, II. Txalaparta Eguna ospatuko da Areatzan. Jaiari hasierea emoteko Saioa Larrea Trukutzeko kideak txupinazoa bota eta pregoitxo bat irakurriko dau.
Alhondiga Bilbaok eta BBK-k lankidetza-hitzarmena sinatu dabe uriko kultur eta aisialdiko eskaintzea dinamizetako
2007-05-07 02:00Alhondiga Bilbao erakundeak eta Bilbao Bizkaia Kutxak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe gaur uriburu bizkaitarreko kulturako eta aisialdiko eskaintzea dinamizetako asmoz, azpiegitura barri baten bidez.
Jaurlaritzeak, Xuntak eta Generalitateak Madrilen aurkeztuko dabe hizkuntz politika alorreko hitzarmena
2007-05-07 02:00 Euskerea berbagaiBilera honeetan, hiru gobernuek sinatu daben hitzarmenaren edukiak aurkezteaz gan, hiru autonomia erkidegoetako ordezkariek Estaduko erakundeak animauko ditue eleaniztasuna abiarazo daien, horretarako bere laguntza eskainiz eta Estaduagaz batera lankidetzea garatzeko borondatea azalduz, Eusko Jaurlaritzako iturriek adierazo dabenez.
Korrontzi folk taldeak zazpi kontzertu eskainiko ditu Alemanian
2007-05-04 02:00 MusikeaKorrontzik bere 2007ko zuzeneko birea iragarri dau. Euskal Herriko mugea pasau eta Kataluinia, Extremadura, Andaluzia, Madril eta Galizia bisitauko ditu. Ganera, atzerrira be joko dau eta, Radio Bremenen eskutik, dozena erdi kontzertu baino gehiagoko birea egingo dau Alemanian.
Zeanuriko Erroten II. Ibilaldia: 'naturea eta ondare kulturala buztartuz'
2007-05-04 02:00 BarriketanJon Urutxurtu (Ipizki) eta Jon Goikoetxea (Joko Alai)
Urtero legez, erlijino-musikea nagusi Ziortzan eta Markinan
2007-05-04 02:00 MusikeaMaiatzeko astegoienetan, Ziortzako barruti erlijioso historikoa eta Markina Xemeineko eleizea musikaz jantziko dira Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailak martxan jarritako ‘Ziortzako Kontzertuak’ programeari esker.
Bildurra eragiteko moduko museoa (I)
2007-05-04 02:00 BidaideBangkok-eko (Tailandiako uriburua) ospitale garrantzitsuenean burutik sano dagoan edonork imajinau ezineko museo makabro bat dago. Siriraj-eko Auzitegiko Mediku Museoa da.
Mariasun Landa idazlea haur eta gazte literaturako H.C. Andersen Sarietarako hautagai izentau dabe
2007-05-04 02:00Haur eta Gazte Liburuen Espainiako Alkarteak (OEPLI) Mariasun Landa idazle errenteriarra aukeratu dau IBBYk (International Board on Books for Young People) antolatzen dauen 2006ko Hans Christian Andersen Sarietarako hautagai. Haur Literaturako ‘Nobel Sari txikiak’ bezela ezagunak diran sari honeek bi urtean behin emoten dira 1956tik.
Fernando Saunders baxujolea barriro Euskal Herrian
2007-05-03 02:00 MusikeaMusikari amerikarrak bere azken diskoa, ‘I will break your fall’, aurkeztuko dau zuzenean. Ohiko taldekideez gan, Rafa Rueda musikaria izango dau laguntzaile lanetan. Kontzertuak Urretxun, Lezon, Tolosan, Mutrikun eta Bilbon izango dira maiatzaren 8ra bitartean.
Hizkuntza-eskubideen egunean parte hartzeko deia
2007-05-03 02:00 Euskerea berbagaiKontseiluak maiatzaren 6an Azpeitian izango dan hizkuntza-eskubideen egunean parte hartzeko deia egin dau. IV Nazino Bilkura honetan Kontseiluak Euskal Herriko 66 udalerritan egindako hizkuntza-politikearen neurketearen barri emongo dau.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...