Euskal Kirolaren I. Gala, euskal kirolak bere kirolari eta kirolzaleak sarituz

Bizkaie! 2009-01-29 14:50

Euskal Kirol Federazinoen Batasunak (EKFB) beharrezkotzat joten eban gure federazinoetako zein selekzinoetako kide nabarmenek egindako lan eta esfortzu handiagaitik autorpena jasotea. Federazino guztiak garrantzitsuak dira EKFBrentzat; hori dala-eta, federazino bakotxeko saritu bat egon da, guztiek, duda barik, merezidu dabelako.

Bart izan zan I. Euskal Kirolaren Gala Bilboko Euskalduna Jauregian, hitzordu garrantzitsua euskal kirolaren munduarentzat, izan be, euskal federazinoek eurek erabagitako hautagaiak igon dira oholtzara. Euskal kirolak bere kirolari eta kirolzaleak saritu ditu.

Euskal Kirol Federazinoen Batasunak (EKFB) beharrezkotzat joten eban gure federazinoetako zein selekzinoetako kide nabarmenek egindako lan eta esfortzu handiagaitik autorpena jasotea. Federazino guztiak garrantzitsuak dira EKFBrentzat; hori dala-eta, federazino bakotxeko saritu bat egon da, guztiek, duda barik, merezidu dabelako.

Konbidatuen artean gure gizarteko zein kirol munduko personaia esanguratsuak izan dira, besteak beste, Miren Azkarate EJko kultura sailburua, Jose Ramon Garai EJko kirol zuzendaria, Unai Basurko nabigatzailea, Fernando Carcía Macua Athleticeko presidentea, Miguel Madariaga Euskaltel Euskadiko zuzendaria, Jose Luis Korta Kaikuko entrenatzailea, Edu Etxeberria kayak surfeko munduko txapelduna, Andres Vilariño pilotua, Angela Vilariño pilotua etab. luzea.


Sarituen zerrendea:

1) Joseba Kerejeta (urpeko ekintzak).
2) Leontxo Garcia Olasagasti (xakea).
3) Naroa Agirre (atletismoa).
4) Yoana Martinez Barbero (badmintona).
5) Tatiana Garmendia (eskubaloia).
6) Rebeka Karrera (beisbol eta sofbola).
7) Club Araba de Bolos (bolajokoa).
8) Jose Ignacio Martinez Antunez (boxeoa).
9) Samuel Sanchez (txirrindularitza).
10) Sara Carracelas (kirol egokitua).
11) Iñigo Egaña (aireko kirolak).
12) Roman Herreros (neguko kirolak).
13) Luis Aguado (areto futbola).
14) Club Ipurua (gimnasia).
15) Jose Maria Olazabal (golfa).
16) Jon Tecedor (halterofilia).
17) Jon Zabalua (hipika).
18) Teresa Motos (hockey-a).
19) Maider Unda (borroka eta sanbo).
20) Leire Iglesias (judoa).
21) Fco. Javier Martinez Guzman (karatea).
22) Efren Vazquez (motoziklismoa).
23) Jose Miguel Espinosa (igeriketa).
24) Alfonso Encio (padela).
25) Pablo Berasaluze (pilota).
26) Pedro Tolosa (arrantza eta casting-a).
27) Silvestre Matas (petanka).
28) Maialen Chorraut (piraguismoa).
29) Luis Benito (errugbia).
30) Aitor Yanguas (squasha).
31) Mikel Bernal (taekwondoa).
32) Alberto Berasategi (tenisa).
33) Sonia Echazarreta (mahai-tenisa).
34) Pedro Sanz (arku tiroketa).
35) Iker Ortiz de Lejarazu (tiroketa olinpikoa).
36) Xabier Oianeder (triatloia).
37) Iker Martinez de Lizarduy eta Xabier Fernandez (bela).
38) Jose Serrano (boleibola).

Ohorezko aitamena: igaz, Durangoko alkate zala hildako Juanjo Ziarrusta, euskal kirolaren alde egindako lan eta esfortzu handiagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu