'Dantza Plazetan' ekimenak 40 erromeria, dantza alarde eta kalejira eskainiko ditu Bilbon

Bizkaie! 2009-01-29 14:31   Kulturea

Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilboko zazpi dantza taldeen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra taldearen laguntzinoa dauka. Egitarau honek 44 emonaldi bahino gehiago eskaintzen ditu urte osoan banaturik Deustu, Ibaiondo, Basurtu-Zorrotza, Errekalde eta Santutxuko barrutietako plazetan.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 'Dantza Plazetan' programaren edizino barria jarri dau martxan, euskal folklorea indartzeko eta plaza publikotan erromeriaren tradizinoa berreskuratzeko. Ekimena aurrera eroateko, Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilboko zazpi dantza taldeen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra taldearen laguntzinoa dauka. Egitarau honek 44 emonaldi bahino gehiago eskaintzen ditu urte osoan banaturik eta Deustu, Ibaiondo, Basurtu-Zorrotza, Errekalde eta Santutxuko barrutietako plazetan. Progamearen alderik originalena zera da, alarde klasikoen emonaldia eta partaidetza uneak batzen dituala, dantzariek ikusentzuleari parte hartze aktiborako konbidapena eginaz.

Alarde gehienak astegoienetan izango dira, nahiz eta egitarauak asteko egunetan zehar be jaso erromeriak ospatzeko zenbait egun. 'Dantza Plazetan' egitarauari datorren zapatuan, urtarrilak 31, emongo jako hasierea Santigo Plazan, Zazpikaletan arratsaldeko 20:00etan, Salbatzaile Dantza Taldeagaz.

Salbatzaile Dantza Taldeagaz batera, Beti Jai Alaik, Deustuko Folklore Taldeak, Bihotz Alai Taldeak, Ondalan erraldoi eta buruhandien taldeak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak eta azkenik Gaztedi Dantzari Taldeak esakiniko ditue saioak urtean zehar.


Dantza Eskoletara 2009

Kultura eta Hezkuntza Sailak 'Dantza Eskoletara' programeagaz jarraituko dau. Ekimen honek musika eta euskal dantza tradizionalagazko umeen artean zaletasuna piztu nahian, aurten 14 ikastetxe publikogaz bat egingo dau, 450 ikasle ingurugaz. Programea pasa dan urrian hasita dago eta bagilera bitartean egongo da, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik ikasleek euren ikastetxeeetan dantza ikastaroak izango dituelarik.

Eta programeari ukutu ezin hobea emoteko, bagilean (astelehena 8) Deustuko Ikastolan XXII. Eskolarteko Dantza Jaialdia ospatuko da, ondoko 14 ikastetxeetako ikasleek (Basurto, Deusto Ikastola, Deustoko Eskola, Gabriel Aresti, Maestra Elena de las Fuentes, Maestra Isabel Gallego de Gorria, Pagasarribide, San Inazio, Zurbaran, Birginetxe, Indautxu, Pio Baroja, Txurdinaga, eta Zurbaranbarri) ikastaroetan ikasitakoa erakusteko aukerea izango dabelarik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu