BFAk telefono bidez eskainiko dau enpresa bat sortzeko beharrezkoa dan laguntzinoa

Bizkaie! 2009-01-29 14:37

Bizkaiko Foru Aldundiak, Lan eta Trebakuntza Sailaren menpekoa dan DEMA Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentziaren bitartez, telefono zenbaki bat (94 4189055) jarri dau martxan negozio-ideia edo proiektu bategaz enpresa bat sortu gura daben persona guztiei laguntzinoa eskaintzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Lan eta Trebakuntza Sailaren menpekoa dan DEMA Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentziaren bitartez, telefono zenbaki bat (94 4189055) jarri dau martxan negozio-ideia edo proiektu bategaz enpresa bat sortu gura daben persona guztiei laguntzinoa eskaintzeko. Deitzen dauen personearen neurrirako komunikazino, informazino eta aholku zerbitzua eskainiko da. 'Ekintzailearen Telefonoa' izeneko kanpainearen helburua horrelako ekimenak bultzatzea da.

'Batzuetan, bide zuzena ez da distantzia laburrena izaten. Enpresa-proiektu bat badaukazu, DEMAren bide arina erabili', azaldu dau Eusebio Larrazabal Lan eta Trebakuntzako diputaduak.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Lan eta Trebakuntza Sailaren esanetan, 'honelako zerbitzuak herritarren eskura jarteko egin dauen apustua oso garrantzitsua da, batez be, bizi dogun krisialdi ekonomikoaren aurrean'.

'Proiektu-ekimen guztiak, handiak zein txikiak, aintzat hartu gura doguz, beti be autoenpleguaz gan enplegua sortzeko badira; eta bitarteko erabilgarri guztiak hareen eskura jarri gura doguz, orain zein etorkizunean lanpostuak sortuko dituen ideiak, proiektuak edo negozioak alperrik galdu ez daitezan', gaineratu du Larrazabalek.

Proiektu bat abiarazo edo finkatu gura dauen personeak DEMAra deitzen dauenean, gai horretan aditua dan talde bat izango dau berehala telefonoaren beste aldean. Talde horrek ahalik eta arinen berrikusiko dau enpresa-proiektua eta gero, aitatutako enpresa-ideia edo proiektua garatu ahal izateko, Lan eta Trebakuntza Sailak eskaintzen dituan laguntzinoen, programen eta bestelako alderdien informazinoa emon eta bide horretan bideratuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu