Bermeon 2007an jaiotako umeei eskainitako bertsoen liburua argitaratu dabe

Bizkaie! 2009-01-28 13:54   Euskerea berbagai

Liburuan, ume bakotxaren izen-abizenak, jaiotza-datea, bertso-papera eta umearen argazkia jasoten dira. Bertsoaren azpian, bertsoa idatzi dauen bertsolariaren izena eta bertsoa kantetako doinua aitatzen dira.

Bermeon 2007an jaiotako umeei eskainitako bertso-paper liburua honezkero kalean dago. Udalaren Euskara Sailak argitaratu dau eta, danetara, 151 umeren bertso-paperak dakarz.

Jaiobarri bakotxari berenberegi idatzitako bertso bana jasoten da eta urte osoko bertsoak jasoten dituan liburua jaiobarrien etxeetara bialdu dabe.

Liburuan, ume bakotxaren izen-abizenak, jaiotza-datea, bertso-papera eta umearen argazkia jasoten dira. Bertsoaren azpian, bertsoa idatzi dauen bertsolariaren izena eta bertsoa kantetako doinua aitatzen dira.

Euskera Sailaren ekimen hau 2002. urteaz geroztik dago martxan eta helburu nagusia gurasoak euskerearen transmisinoaren garrantziaz ohartarazotea da.

Alkateak liburuaren hitzaurrean dinoanak ondo azaltzen dauenez:

Bertsoak kantetako egin dabez bertsolariek, umeak mundura etorri dan lehen unetik euskerearen doinua gozotasunez entzun daian eta adinean gora egin ahala, euskerearen musika gozo hori bizitzan lagun izango dau, beragaz batera hazten joango da, ume aroan ikasten diranak bizitza osoan gugaz batera eroaten doguzalako.

Udalak gurasoakaz bat egin gura dau umea munduratzeak dakarren pozagaz eta zuena dan hizkuntzea seme-alabei emon deiezuen animatu gura zaituegu, naturalena dalako, euskerea etxean jaso dogunok halan jaso dogulako, gure aurrekoek emonda eta gaurko gurasoek be, ondorengoei emoten jarraitu ezkero, gure hizkuntzak bizirik iraungo dauelako. Gaur egiten danak, bihar jarraituko dauelako.

Eta Bermeoko guraso gehienak euskaldunak bazarie be, geroz eta gehiago dira euskerea ez dan beste hizkuntzaren bat daukazuen gurasoak, gure herria beste hainbat hizkuntzatako kolorez eta doinuez jantzi dalako azken urteotan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu