Ekitadiak ugari Euskalduna Jauregiaren X. urteurrenean
2009-01-29 11:08Zezeilaren 20an, Euskalduna Jauregiaren inguruetan, sinbolismoz betetako argi, soinu eta piroteknia ikuskizuna izango da. Euskalduna zubiaren azpitik pasauko dan atoiontzi bat hamar urteko ibilbidea bete dauen 'Euskalduna' ontziaren bila etorriko da. Eraikinaren beraren altuerea erraz gaindituko daben ur zorrotadak eta suziriak jaurtiko ditue Richard Wagnerrren 'El buque fantasma' operako oberturea entzun bitartean.
Bilboko Euskalduna Jauregiaren X. urteurreneko ekitaldi nagusiak zezeilaren 20, 21 eta 22an izango dira eta, La Oreja de Van Gogh gipuzkoar talde arrakastatsua, Ainhoa Arteta sopranoa eta Barbara Hendrick amerikar abeslari lirikoagaz batera, Igor Yebra, Bilboko Korala, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Yaron Traub zuzendariaren batutapean, Oxana Kucheruk dantzari ukraniarra, Asier Polo biolontxelo-jolea eta Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoeen parte hartzea nabarmendu behar dira.
Lehenengo egunean, zezeilaren 20an, Euskalduna Jauregian Bilboko Portu Autonomoagaz lankidetzan antolatuta, sinbolismoz betetako argi, soinu eta piroteknia ikuskizuna izango da. Euskalduna zubiaren azpitik pasauko dan atoiontzi bat hamar urteko ibilbidea bete dauen 'Euskalduna' ontziaren bila etorriko da. Eraikinaren beraren altuerea erraz gaindituko daben ur zorrotadak eta suziriak jaurtiko ditue Richard Wagnerrren 'El buque fantasma' operako oberturea entzun bitartean.
Zezeilaren 21ean, X. Urteurrenaren gala ospatuko da, arratsaldeko 19:30etan, Igor Yebra, Bilboko Korala, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Yaron Traub zuzendariaren batutapean, Oxana Kucheruk dantzari ukraniarra eta Asier Polo biolontxelo-jolea tarteko dirala.
Domekan, zezeilak 22, barriz, ateak zabalik eguna izango da goizeko 11:00etatik 19:00etara eta bisita gidatuak be izango dira. Era berean, txikienek Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen saio bigaz gozauko dabe.
Horrezaz gan, Ainhoa Arteta sopranoak 'La vida' diskoa aurkeztuko dau sei musikarigaz batera. Hitzordua zezeilaren 19an izango da.
Martiaren 3an, barriz, diskoaren aurkezpen bireari ekinez, Leire Martinez buru dauen La Oreja de Van Gogh talde gipuzkoarraren txandea izango da.
Maiatzaren 26an, nazinoarteko lirikan izar nagusienetakoa eta Arteen Asturiaseko Printzea sariduna dan Barbara hendricksegaz gozetako aukerea izango da.
Era berean, publiko guztiak eta gusto gustuak identifikauta sentiduarazoteko moduan, euskal kantariak protagonista izango dituan kontzertua preparetan dabilzala aurreratu dau Euskalduna Jauregiko buru Jon Ortuzarrek.
Euskalduna Jauregiak bere okupazino markea txiki itxi dau hamargarren ekitaldian
2008an, Euskalduna Jauregian, 861 ekitaldi eta antzezpen egon ziran, 2007an baino 11 gehiago eta 2006an baino 75 gehiago. Balantze bikain horrek % 94ko okupazino-erregistroa berresten dau, Euskalduna Jauregiak bere historian izandako emoitzarik onenak.
Ganera, 861 ekitaldi eta antzezpenei, bere historiako zifrarik altuena, Jauregikoak diren Etxanobe eta Jauregia jatetxeek igaz emondako otordu sozial eta enpresako otordu ugari gehitu behar jakez.
2008an, Jauregiak 494.656 persona batu zituan, eta kopuru hori bere historiako zifrarik altuena da.
2008an Jauregiak izandako ekitaldi apartak 800.000 euro baino gehiagoko superabita dauka. Inaugurau zanetik, Zentroak cash flow-ko balantze positiboak eskaini ditu beti, eta, ondorioz, ez dau diru-laguntza publikorik erabili behar izan.
Datu horreetan oinarrituz, Euskalduna Jaureguia da buru Estaduko Biltzar Jauregien artean. Gainera, musika eta ikuskizunen arloan be liderra da Estaduko Auditorio eta Antzoki Publikoen artean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!