Gorozikako barnetegia eta astegoieneko bertso-saioak

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-01-30 10:16   Bertsolaritzea

Astegoien honetan makina bat gazte batuko da Gorozikako barnetegian. Urtero egiten dan moduan, Bizkaiko bertsolari gazteak Muxikan egongo dira bertsoek eta inguruak eskaintzen dituan aukerak aprobetxetan. Baina ez neukez ahaztu gura Gorozikatik hur egingo dan bertso-saio bat, Gernikan, eta Zeanurin egingo dan beste bat.

Astegoien honetan makina bat gazte batuko da Gorozikako barnetegian. Urtero egiten dan moduan, Bizkaiko bertsolari gazteak Muxikan egongo dira bertsoek eta inguruak eskaintzen dituan aukerak aprobetxetan. Hori posible egiteko, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteak ederto preparau dabe dana: menditik bueltatxoa, jokoak, bertso-saioa...

Hogeta bost lagun inguruk emon dabe izena, Mungialdeakoak, Bilboaldekoak... Herri askotako umeak bat eginda, bertsotan eta euskeraz biziteko; beste etorkizunik ezin neike imajinau edo ez dot imajinau gura. Astelehenean, Juanjo Respaldizaren berbak ekarriko doguz Bizkaie!-ra Gorozikan jasotakoaren barri jakiteko.

Ez neuke ahaztu gura Gorozikatik hur egingo dan bertso-saio bat. Urtero legez, Gernikako Trinkete antitxokoan bertso-jai esperimentala egingo da. Unai Iturriaga, Igor Elorza, Maialen Lujanbio eta Jon Maia izango dira bertan zapatu gabaz. Ez egizue galdu ezergaitik be! Saioaren ostean, Eten taldearen kontzertua egongo da.

Zeanurin be bertso-saio itzela daukazue domekan. Zeanuriko frontoian kantuan ibiliko diranak: Jabi Olibares, Fredi Paia, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Andoni Egaña eta Amets Arzallus.

Hementxe iminten deutsuet bertsolari gazteek astegoienerako daukien egitaraua:

NOZ: urtarrilaren 30etik zezeilaren 1era
NON: Gorozikako (Muxika) aterpetxean
PREZIOA: 30€. Familia bereko lagun bat baino gehiago joan ezkero 40€.

Egitaraua

Urtailak 30:

18.00-18.30 Harrerea
18.30 Alkar ezagutzeko jokoak
19.00 Bertso-eskola
20.30 Afaria

Urtailak 31:

9.00 Armozua
10.00 Mendira buelta
14.00 Bazkaria
16.00 Bertso-saioa
18.00 Jokoak
20.30 Bertso-afaria

Zezeilak 1:

9.00 Armozua
10.00 Bertso-eskola
11.30 Garbi-ikuzia
12.30 Agurra eta danok etxera.


Izena emoteko

Bertso-irakasleari esan
Bizkaiko Bertsozale Alkartera deitu: 946812711
Bizkaiko Ikastolen Alkartera deitu: 944354340

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu