Bilbo, munduko uriburu

Bizkaie! 2009-01-30 10:27

2008ko Sabino Arana Sariak emoteko ekitaldia tarteko, astegoien honetan, zapatuan, hilak 31, alkarretaratze handi bat izango da Bizkaiko uriburuan, euren ekintzengaitik nazinoartean erreferentzia bilakatu diran hainbat persona, instituzino eta gizatalde batuko baitira bertan.

2008ko Sabino Arana Sariak emoteko ekitaldia tarteko, astegoien honetan, zapatuan, hilak 31, alkarretaratze handi bat izango da Bizkaiko uriburuan, euren ekintzengaitik nazinoartean erreferentzia bilakatu diran hainbat persona, instituzino eta gizatalde batuko baitira bertan.

Sabino Arana Fundazinoak urtero emoten dituan sariek aurten, hogeigarrena daben aldi honetan, honako honeen ibilbideak nabarmenduko ditu: Roger Etchegaray euskal kardinala; M-11ko eta I-11ko atentaduetan hildakoen senitartekoen alkarteak; Euskadi Txirrindularitza Fundazinoa; Toti Martínez de Lezea idazlea; Bilboko Arte Eder Museoa, eta egoitza nagusia Mungian dauen Arteche sektore elektrikoko enpresa-taldea.

Bihar, hilak 31, arratsaldeko 19:00etan, sarrerea doban dala, Euskalduna Jauregian egingo dan kultur jaialdi horretan Euskadiko instituzinoetako, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria buru, eta ekonomia eta gizarte esparruetako ordezkaritza zabala izango da, baita aurreko hemeretzi edizinoetan saritutako asko be.

1989an, lehenengo aldian, saritutakoen artean geugaz izango dira, Hélène de la Souchère kazetaria eta euskal kausaren aldezlea, Marino Lejarreta eta William Douglas (Renoko Unibersidadeko Euskal Ikasketen Programa). Igazkoetatik José Mª Bengoa medikua eta Almudena Cid eta ganerako Sabino Arana Sarien artean nabarmentzekoak dira: Tibeten erbesteko Gobernua, Amnesty International, Hego Afrikako Egia eta Adiskidetzea Batzordea, Fronte Polisarioa, Plaza de Mayoko amonak, New Yorkeko suhiltzaileak, San Egidioko komunidadea, Gerra-barriemoileak, Julian Retegi, Miguel Indurain, Josune Bereziartu, Ardanza lehendakaria, Txirri, Mirri ta Txiribiton, klandestinidade sasoiko andereñoak, etab.

Sabino Arana Sarien XX. edizioa girotzeko eta gozetako, dantza-ikuskizun ederra preparau dabe, izan be, Paula de Castro eta Andrés Heras Nizako Opera Balleteko dantzari nagusiek Jon Ugarrizaren koreografiak dantzatuko ditue.

Paula de Castrok nazinoarteko hainbat agertokitan dantzatu dau dantzari nagusi legez konbidauta, besteak beste: Japonian, Alemanian, Frantzian, Portugalen, Turkian eta Euskadin eta Estadu espainolean. Rol nagusian dantzatu dau honako lanotan: 'Don Quixotte', 'Giselle','Romeo eta Julieta', 'Loti Ederra', 'Intxaur-hauskailua', 'La fille mal gardée', 'Errauskine', 'Carmen', 'Les Sylphides', 'Serenade' eta 'Who cares?' (G. Balanchine), 'Without Words' (Nacho Duato), besteak beste.

Ferrolen (Galizia) jaioa. A Coruñako Diputazinoaren eta Galiziako Xuntaren bekadun, Madrilen, New York-en, 'Martha Graham School' ospetsuan eta Lausanan, 'Rudra-Béjart-Lausanne' eskolan, Maurice Béjarten zuzendaritzapean, egin zituan ikasketak.

Paula de Castro, gainera, irakaskuntzan be badabil, eta ohorezko 'Diplôme d’Etat de Professeur de Danse par renomée particulière' emon eutson Frantziako Kultura Ministerioak, eta bere jaioterriak, Urrezko Ezaupidea, bere nazinoarteko meritu artistikoengaitik.

Andres Heras Frutos-ek koreografo askorekin lan egin dau: W. Forsythe, J. Kilian, U. Scholz, H. Spoerli, R. Wherlock, J. Ulrich, M. Weinrot, Marc Ribaud, E. Gori, N. Christe, K. Debrock, Y. Vamos, besteak beste, eta dantzatu dituan obretan, Romeo izan da 'Romeo eta Julieta'-n, Zisnea Michel Descombeyren 'Zisnearen heriotza'-n, Escamillo 'Carmen'-en, Printzea 'Errauzkine'-n, 'L’apres midi d’un faune'-ko Faunoa, 'El Sombrero de tres picos'-eko Molineroa, besteak beste.

Bartzelonan jaioa. 1995ean 'Jöven Ballet'-en sartu zan, eta koreografiako lehenengo saria eskuratu eban 'Lescorts d Catalunya' lehiaketan. Ondoren, Koloniako (Alemania), Opera Baletak kontratau eban J. Ulrich.en zuzendaritzapean; gero etorriko ziran: Leipzig-eko Opera Baleta, Uwe Scholz-en zuzendaritzapean, eta sei denporaldi Zurich-eko (Suitza) Opera Baletean, H. Spoerligaz. 2001ean, Marc Ribaud-ek kontratau eban Nizako (Frantzia) Opera Balleterako.

Jon Ugarriza, barriz, K-Ballet Company Tetsuya Kumakawako (Japonia) eta Companhia Nacional de Bailado de Portugaleko partaide izan da. English National Balleten, Berlineko Opera Balletean, Staatsballet Berlinen eta Basileako Estadu Balletean be lan egin dau. Koreografo moduan, Ugarrizak konpainia garrantzitsuentzat egiten ditu piezak.

2008an, Euskalduna jauregian egin zan Euskaldunak eta Dantzaren Hirugarren Galan, hartarakoxe bakarrik sortu eban 'Amets' eta hor Stuttgart, Montecarlo, Niza eta Dresdeneko dantzari batzukaz jardun eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu