Gernikako Bakearen Museoak 'Indarkeria ezaren eta bakearen eskolarteko eguna' ospatuko dau barikuan

Bizkaie! 2009-01-29 09:58

Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak 'Indarkeria ezaren eta bakearen eskola eguna' ospatuko dau bariku honetan, hilak 30, Mahatma Gandhiren heriotzearen urtemugea dala eta.

Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak 'Indarkeria ezaren eta bakearen eskola eguna' ospatuko dau bariku honetan, hilak 30, Mahatma Gandhiren heriotzearen urtemugea dala eta.

Museoak antolaturiko jardueretan parte hartzera konbidatu ditu interesauta dagozan ikastetxe guztiak. Era horretara, besteak beste, lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduriko tailer didaktikoak eta DBH eta batxilergoko ikasleentzako bisita gidatuak izango dira.

Era berean, barikuko ekitaldiez gan, apirilaren 26ra arte 'In-security: dilema nuklearra' erakusketa ikusi daiteke museoan. Erakusketak dilema nuklearraren korapiloa askatzen lagundu nahi dau, argazkien bidez aurrerapenaren eta gizateriaren garapenaren izenean hartzen diran arriskuen barri emonaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu