'Gaztea The Singles' lau haizetara

Saioa Torre Gereketa 2007-10-03 15:51   Musikea

Isozaki Torre baten teilatua (84 metrora) aukeratu dabe euskal 18 kanta esanguratsuenak batzen dituan 'Gaztea: The Singles' diskoa aurkezteko. Euriak itxitako tartetxuari esker, Amaia Monterok eta Mikel Erentxunek, Joserra Senperenaren pianoaren soinuagaz, 'Lau teilatu' kantea abestu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lauaxeta Ikastolea eta Novia Salcedo Fundazinoa Europako enpresa onenen artean

Bizkaie! 2007-10-03 15:48

Lauaxeta Ikastoleak Europako enpresen kudeaketearen kalidadea saritzeko Excellence Award saria, errekonozimendu gorena jaso dau Estaduan lehen aldiz.

Beste alde batetik, Novia Salcedo Fundazioa be lehenengoa da Prize saria birritan irabazi dauena.

Zinemagile gazteak protagonista Bilboko Zinebiklub film laburren zikloan

Bizkaie! 2007-10-03 15:10   Barriak

Zinebiklub film laburren programazinoaren aurtengo edizinoak euskal eta kubatar zinemagileak emongo ditu ezagutzera astero Abandoko udaltegian (Barrainkua) eskainiko diran saioetan.

Bilboko Udalak Umeentzako V. Poesia Lehiaketea antolatu dau Poesiaren Astearen barruan

Bizkaie! 2007-10-03 14:12

Urrian zehar Bilbon egingo dan 'Bilbao Poesia 2007' Poesiaren Asteko protagonista bihurtuko dira umeek idatzitako olerkiak, izan be, Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak Umeentzako V. Poesia Lehiaketea antolatu dau. Bertan, 8 eta 16 urte bitarteko Bilboko ikastetxeetako ikasleek parte hartu leikie.

Blogstivalak Getxo teknologia barrien erdigune bihurtuko dau

Bizkaie! 2007-10-03 12:29

B-Side alkarteak antolatuta eta Getxoko Udalaren babesagaz, datozen urriaren 4, 5 eta 6an ‘on line espazio gazteen off-line topaketearen’ lehen edizinoa, Blogstival izenekoa egingo da. Bertan udalerriko ikastetxeetako 120 ikaslek eta arlo honetan interesa daben guztiek be parte hartuko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Eorann taldeak hirugarren diskoaren grabazinoari ekingo deutso zemendian

Bizkaie! 2007-10-03 11:34   Musikea

Eorann taldeak zemendiaren 9an ekingo deutso hirugarren lanaren grabazinoari Gasteizko Sonora Estudioetan, Iñaki Alonso barriro teknikari lanetan arituko dalarik. Disko barria abendurako prest egotea espero dabe taldekideek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Udal Bandeak eta Txistularien Bandeak kontzertu denporaldi barria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2007-10-02 15:56   Musikea

Udal Banda bien kasuan izango da laugarren edizinoa eta gero eta arrakasta gehiago izaten ari diran bizipen barriztatzaile honeek, ohiko eskenatokietatik kanpo izango dira.

Euskal astea ospatzen dagoz Rosarion (Argentina)

Iratxe Ormatza 2007-10-02 15:26   Euskaldunak munduan

Aste luzea edozelan be. Pelota partiduak izan ziran joan dan zapatuan, irailak 29, paletakoak eta eskukoak. Hori hasierea baino ez zan izan. Asteon, bete-betean dagoz euskal astea ospatzen.

Aritz Aranburu eta Hodei Collazo zarauztarrak munduko onenen artean Mundakan

Bizkaie! 2007-10-02 15:10

Olatuen faltan, Bakion hasi da txapelketea baina eguenerako olatuak espero dira Mundakan. Munduko 44 surflari onenen artean, aurten lehenengoz bi euskal surflari izango dira: Hodei Collazo eta Aritz Aranburu. Eurekaz batera, besteak beste, Kelly Slater, Mick Fanning, Andy Irosn, Bobby Martinez, Adriano De Souza, Mark Occhiluppo, Taj Burrow zein Jeremy Flores izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘.es’ domeinuek ‘ñ’, ‘ç’ eta ‘l·l’ letrak, dieresia eta azentu-markak onartu ditue

Bizkaie! 2007-10-02 13:49

Katalanaren, euskerearen edota galizieraren karaktereak be onartuko ditue domeinuek, Diputaduen Kongresuan lantzen dagozan Informazino Gizartearen Sustapenerako Neurrien Legearen arabera.

‘Kalejirea’, Periferiak’07-ren azken proiektua

Bizkaie! 2007-10-02 12:11   jardunaldiak

‘Edizinoa' ardatz harturik, 2007ko maiatza eta urria bitartean Bilbon antolatutako ekitaldien azken proiektua urriaren 1etik 6ra izango da. ‘Kalejira / Pasacalle’ programeak konferentziak, alkarrizketak eta Bilbon zehar egindako ibilaldiak batuko ditu urriaren 1etik 6ra Bidebarrieta liburutegian eta beste hainbat lekutan.

Galtzear dagozan fauna eta flora espezien informazino-fondoa jarri dabe sarean

Bizkaie! 2007-10-02 11:51

Eusko Ikaskuntzeak eta galtzear dagozan espezieen defensarako ADEVE alkarteak Donostian aurkeztu dabe naturearen kulturea zabaltzeko eta Internet bidez biodibersidade biologikoaren ikerketea eta ezagutzea errrazteko akordioa.

‘Kalatxo’ jaio da

Bizkaie! 2007-10-02 11:48

Aitor Urkiola ‘Brontxe’ marrazkilari eta ilustratzaileak ‘Kalatxo’ personaia sortu dau Azaro Fundazinoaren ekimenez. Marrazkiaren helburuak bi dira: batetik, Lea Artibai eskualdeko gazteen artean kultura eta kultura honen atzean dagozan baloreak zabaldu, eta bestetik, Lea Artibaiko gazteei euren eskualdea ezagutzen emon.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

CorpEus, Internet euskerazko corpus legez kontsultetako aukerea emoten dauen tresnea

Bizkaie! 2007-10-02 10:54

Sartutako berbearen (edo berben) lema bidezko bilaketea egiten dau Interneteko euskerazko orrien artean, eta orri horreetan dagozan berbearen agerpen guztiak erakusten ditu bere testuinguruan, hainbat daturen araberako grafikoakaz batera.

Bi mila lagun baino gehiagok euskal kostaldearen ingurumen-egoerea aztertuko dabe

Bizkaie! 2007-10-01 19:09

Aurtengo udagoienean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak sustatuta, 2000 lagun baino gehiagok (ume eta gaztetxu askok, besteak beste) EAEko kostaldearen ingurumen-egoerea aztertuko dabe Azterkosta ingurumen-hezkuntzako programearen bidez.

‘One Hundredth of a Second’ izeneko pelikula ingelesak irabazi dau Manhattango Film Laburren X. Jaialdia

Bizkaie! 2007-10-01 18:07   Barriak

Pasa dan zapatuan, irailak 29, ikusi ziran lehiaketako finalerako filmak Bilbon eta beste 33 herrialdetako zinema-aretotan. Final handia New Yorken izan zan domekan, irailak 30. Bilbon eta New Yorken, film bera aukeratu eben irabazle legez.

Iker Zubeldia, Unai Muñoa, Aitor Sarriegi eta Iñaki Zelaia sailkatu dira G Puntuko final laurenetara

Bizkaie! 2007-10-01 15:55   Bertsolaritzea

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan final laurenetarako txartelak lortzeko saioak izan dira asteburuan. Hona hemen kronikatxuak:

Wayne Wangen ‘A thousand years of good prayers’ filmarentzat Urrezko Maskorra

Bizkaie! 2007-10-01 15:55   Barriak

Donostiako 55. Nazinoarteko Zinemaldian, sari bi eroan ditu ‘A thousand years of good prayers’ filmak, film onenari Urrezko Maskorra eta gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, barriz, Henry O. aktorearentzat izan da.

Azken gudariak

Asier Madarieta 2007-10-01 15:15

Aurten, 36ko Gerra amaitu zaneko 70. urteurrena gogoratu dogu. Hainbat herritan, oroigarriak eta omenaldiak izan dira gerra hori sufridutakoak eta, batez be, gerran parte hartutakoak gogoan hartzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (4)