Bost grammy sari Robert Plant eta Alison Kraussentzat

Bizkaie! 2009-02-09 14:40   Musikea

Robert Plant, Led Zeppelin taldeko abeslari ohiak eta Alison Kraussek osotzen daben bikotea izan da izarra Grammy Sarien 51. edizinoan. Danetara, bost grammy irabazi ditue, horreetako bi kategoriarik garrantzitsuenetan, urteko album onena (folk, R&B eta bluesa buztartzen dituan 'Raising sand') eta urteko grabazino onena (Please read the letter').

Robert Plant, Led Zeppelin taldeko abeslari ohiak eta Alison Kraussek osotzen daben bikotea izan da izarra Grammy Sarien 51. edizinoan, Los Angeles Laker saskibaloi-taldearen Staples Center estadioan. Danetara, bost grammy irabazi ditue, horreetako bi kategoriarik garrantzitsuenetan, urteko album onena (folk, R&B eta bluesa buztartzen dituan 'Raising sand') eta urteko grabazino onena (Please read the letter').

Beste alde batetik, faborito nagusiak izan diran Coldplay (zazpi izendapen) eta New Orleanseko Lil Wayne raperoa (zortzi izendapen) be ez dira esku hutsik joan. Chris Martin buru dauen Coldplay taldeak, besteak beste, urteko kanturik onena ('Viva la vida') eta rock album onena ('Viva la Vida or Death and All His Friends') sariak irabazi ditu. Danetara, hiru grammy.

Lil Wayne raperoak, barriz, etekin handia atara deutso 'Tha Carter III' diskoari eta, besteak beste, rap kantu onena eta rap album onena sariak eskuratuta, danetara lau sari jaso ditu.

Artista Barri onena sarirako Jonas Brothers faboritoak atzean itxi eta Adele, 20 urteko soul abeslaria izan da izarra, emakumezko interpretazino onenari saria ('Chasing Pavements' diskoagaitik), eta artista barri onenari saria irabazita.

Horrezaz gan, Jennifer Hudsonentzat izan da R&B disko onenari saria ('Jennifer Hudson') eta sano hunkigarria izan zan 'You pull me trhough' kantua abestu ebaneko momentua. Gogoratu, pasa dan urrian, Hudsonen ama, ahiztea eta lobea hil zituela.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu