'Harrapazank', musikea eta jantzea bilbotar gazteak euskerara hurreratzeko
2009-02-05 14:19 kulturbizMusikea Kauta eta Sugan taldeen eskutik ailegauko da Bilboko Bilborock aretora martiaren 13an, barikua, 20:00etan -sarrerea 6 euroan-, 'Jozank' ekimenean. Jantzea, barriz, 'Dantzazank' galako protagonista izango da martiaren 20an, barikua, 19:30ean.
Hamabi eta hamazortzi urte bitarteko gazteei zuzendutako 'Harrapazank' programa kulturalaren protagonista nagusiak musikea eta jantzea izango dira. Musikea Kauta eta Sugan taldeen eskutik ailegauko da Bilboko Bilborock aretora martiaren 13an, barikua, 20:00etan -sarrerea 6 euroan-, 'Jozank' ekimenean. Jantzea, barriz, 'Dantzazank' galako protagonista izango da martiaren 20an, barikua, 19:30ean. Halanda be, edizino honetan beste ekimen berezi bat be izango da, 'Mihiluze' telebista programearen saioa izango baita areto berean, martiaren 27an, barikua, 19:30ean.
Programea Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak eta Bilboko Udaleko Euskera Sailak antolatu dabe, BBK eta beste hainbat erakunderen babesagaz. Prentsaurrekoan, Topaguneko ordezkari Aritza Escandon, Bilboko Udaleko Euskera zinegotzi Ana de Castro eta BBK Fundazinoko ordezkari Gorka Martinez egon dira.
'Nerabe eta gaztetxoei zuzendutako programea da, adin horretan errotzen baitira ohiturak, baita hizkuntzearen arlokoak be', azaldu dau Udaleko ordezkariak. Euskerearen erabilerea eguneroko esparruetan sustatzeko helburuagaz errotutako kultur eskaintzea da 'Harrapazank'. Escandonek programazinoa aurkeztu dau: 'programa orokorraren barruan, ekitaldi nagusiez gan, ekimen txikitxuak be antolatu ditugu'. Horreen artean topau geinkez musika ikastaroak eta jantza lehiaketea.
'Jozank'
Musika ikastaroak Bilborock aretoan egingo dira -bat kenduta-zezeilean, martian eta apirilean, danak 19:30ean.
-
Baketen indarra: Gaizka Salazar (Gatibu) eta Ramiro Unceta (Lor). Zezeilak 19.
-
Ahotsa eta berbak: Xabi Fernandez (Kerobia) eta Aiora Renteria (Zea Mays). Zezeilak 25.
-
Abesti sorkuntzea eta gitarrea: Gorka Urbizu (Berri Txarrak) eta Etxe
-
Bajua, kantearen oinarri erritmikoa. Josi Gimenez (Doctor Deseo) eta Ekaitz Hernandez (Split 77). Martiak 4.
-
Ordenagailu bidezko musika sorkuntzea. Apirilak 23 eta 30. Ibaiondo-La Bolsa Udaltegian)
Ikastaroetan parte hartu gura dabenek zezeilaren 13ra arte dabe izena emoteko epea www.harrapazank.comwebgunean.
'Jozank' zikloko ekitaldi nagusia Kauta eta Sugan taldeen kontzertua izango da.
'Dantzazank'
Jantza lehiaketea aurtengo beste barrikuntza bat da. Gazteek, martiaren 20an 19:30ean Bilborock aretoan egingo dan gala batean aurkeztuko dituen koreografiak antolatu beharko ditue. Nerea Alias izango da ekitaldi horren aurkezlea eta, bertan, musika-emonaldiak egingo dira. Sarrerea, doban. Sariak, ikasbidaia baterako diru-laguntzinoa, multiabentura asteburu bat, Ibaizabal piraguan egiteko aukerea edota Elkar Megadendako erosketa-txartelak izango dira.
Gaztetxuei koreografiak garatzen laguntzeko eta galarako preparetako zezeilean eta martian, astean behin, laguntzino eskolak emongo dira. Jantzari eta gazte baten gidaritzea izango dabe saio horreek. Koreografo eta jantzari euskaldun ezagunen bisitak be eukiko ditue.
Jantza lehiaketan parte hartu gura dabenek be zezeilaren 13ra arte izango dabe zabalik izena emoteko epea webgunean.
Mihiluze
Martiaren 27an, barikua, Bilborock aretoan 19:30ean, Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok aurkezten daben Mihiluze telebista programearen edizino berezia antolatu eta grabauko da. Escandonak azaldu dauen legez, 'guretzat ohore bat da, programa horrek orain arte behin baino ez dauelako urten estudioetatik, orain dala urte biko Harrapazank ekimenean saio bat egiteko baino ez; eta, orain, bigarrenez urtengo dau, Harrapazank-era baita'. Bilboko gazteak eta Euskal Herriko persona ezagunak izango dira programako parte hartzaileak. Sarrerea dobakoa izango da eta ikusleek be sariak lortu ahal izango ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!