Berlinale 2009 abian
2009-02-05 14:54 BarriakBerlinaleren 59. edizinoa da aurtengoa eta gaur 'The Internacional' filmagaz hasiko da modu ofizialean. Clive Owens eta Naomi Watts dira protagonista eta nazinoarteko banku baten boterea eta finantzen munduko gorabeherak azaltzen ditu.
Europako zinemaldi garrantzitsuenetarikoa, Berlinale gaur hasi eta hilaren 15era arte izango da. Honezkero, 59. edizinoa da eta gaur 'The Internacional' filmagaz hasiko da modu ofizialean. Clive Owens eta Naomi Watts dira protagonista eta nazinoarteko banku baten boterea eta finantzen munduko gorabeherak azaltzen ditu.
Bestalde, euskal film bat be izango da, Zinegoak jaialdiaren zabaltze ekitaldian aurreestreinautako 'Ander' izenburukoa, hain zuzen be. Homosexualidadea jorratzen dauen lehenengo euskerazko filma da eta Roberto Castonek zuzendu dau. Berdindu, Lesbiana, Gay eta Transexualen Arretarako Euskal Zerbitzuaren aginduz egindako pelikulea da, baina zeresan handia emon dau eta Berlinaleren Panorama atalean izango da ikusgai, eguaztenetik aurrera.
Europako zinemaldi garrantzitsuenean izango diran konbidatuen artean, Michelle Pfeiffer, Demi Moore, Julianne Moore, Kate Winslet, Winona Ryder, Woody Harrelson, Keanu Reeves eta Leonardo DiCaprio dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!