Aurtengo 'Gutun Zuria' arrakastatsua izan da

Bizkaie! 2009-02-09 17:17   Kulturea

Alhondiga Bilbao zentroak 'arrakasta handiagaz' amaitu dau Gutun Zuria letren jaialdia, eta egileen berbaldi guztietan aretoen edukierea bete egin da. Danetara, 2.600 pertsona inguruk parte hartu dabe sendotzen doan ekimenean eta datorren urtean 'Bilbao, beste uriak eta hareen idazleak' gaiaren inguruan egingo da.

Alhondiga Bilbao zentroak 'arrakasta handiagaz' amaitu dau Gutun Zuria letren jaialdia, eta egileen berbaldi guztietan aretoen edukierea bete egin da. Danetara, 2.600 pertsona inguruk parte hartu dabe sendotzen doan ekimenean eta datorren urtean 'Bilbao, beste uriak eta hareen idazleak' gaiaren inguruan egingo da. Edizio hori hirugarrena izango da, igazkoa 0 edizinoa izan zan eta, aurten, lehenengoa ospatu dabe.

Bestalde, urtarrilaren 31ean ospatu zan 'flash mobidan' 200 lagun inguruk parte hartu eben eta zenbait idazleren autobiografia minimoen 42.000 liburuxka emon ziran.

Alhondiga Bilbaok hainbat lagun, enpresa zein erakunderen laguntzinoa izan dau ekitaldi hau antolatzeko orduan. Beltran Gambier 'Intramuros' aldizkariko zuzendaria izan da jaialdiaren zuzendari artistikoa, eta Ubik Europako koordinatzaile Ludovic Assemat eta Iñaki Esteban idazle eta kazetaria izan dira aholkulariak.

Jaialdiaren laguntzaileen artean egon dira BBK, British Council, Holandako Literatura Produzitzeko eta Itzultzeko Fundazioa, Fundicion, El Correo, Cadena Ser, EHUko Esperientziaren Eskolak, Guggenheim Bilbao Museoa, Veolia, Metro Bilbao, Lankopi, Unipost eta Bizkaiko Liburu-saltzaileen Ganbera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu