'Segur Sarean' Interneten erabilera segurua sustatzeko ekimena abiarazo dabe

Bizkaie! 2009-02-09 14:33

Pantallas Amigas ekimenak eta Gaia Euskadiko Telekomunikazinoen Klusterrak 'Segur Sarean' ekimena abiarazo dabe. Bihar, zezeilak 10, ospatuko dan Internet Seguruaren Nazinoarteko Egunagaz batera abiarazoko dabe kanpainea, euskal familien artean Interneten erabilera segurua sustatzeko helburuagaz.

Pantallas Amigas ekimenak eta Gaia Euskadiko Telekomunikazinoen Klusterrak 'Segur Sarean' antolatu dabe. Bihar, zezeilak 10, ospatuko dan Internet Seguruaren Nazinoarteko Egunagaz batera abiarazoko dabe kanpainea, euskal familien artean Interneten erabilera segurua sustatzeko helburuagaz.

Internet Seguruaren Nazinoarteko Eguna mundu osoko 50 herrialde baino gehiagotan ospatuko da eta helburu nagusia teknologia barriak modu seguru eta arduratsuan erabilteko kontzientzia sortzea da, batez be ume eta gazteen artean.

'Segur Sarean' ekimenaren sustatzailek euskal familiei zuzendutako webgunea garatu dabe: www.segursarean.net. Plataforma horretan, erabiltzaileek honako gaien ganeko edukiak topauko ditue: mehatxu teknikoak ebitetako oinarrizko informazinoa; Euskadin doban eskuragarri daitekezan zerbitzu eta konponbideak; eta Interneteko hainbat erreferentzia. Hurrengo hilabeteetan, guneko edukiak zabalduz joango dira.

Era berean, honako plataformaren bitartez 'Tribirual on line' jolasera sartzeko aukerea dago. Jolasa ohiko 'Trivial'-ean oinarrituta dago eta Interneteko mehatxuen ('malware', 'grooming' eta 'ciberbullying'-a) eragina eta horren kontra hartu beharreko babes-neurriak ezagutzera emon gura ditu. 'Tribirual'-ek segurtasuna eta 'erabiltzailearen segurtasunaren' artean dagoan loturea nabarmentzen dau.

'Tribirual' nerabeei -sareko erabiltzaile aktiboenei- zein gazte, ume eta orokorrean ganerako biztanle guztiei zuzenduta dago. Euskeraz zein gaztelaniaz erabil daiteke eta, jolasa erakargarriagoa egiteaz gan, ikastea errazten daben animazinoak daukaz. Bost gaitan egituratuta dago: birusak, harrak/troiakoak, spywareak, grooming eta ciberbullyinga. Atal bakotxean honako alderdiak lantzen dira: zer dira, zelan jokaten dabe, zeintzuk dira orokorrean edota kasu zehatz bakotxean hartu beharreko babes-neurriak...


Erreferentzia-enpresak

Tomas Iriondo Gaiako zuzendari nagusiaren esanetan, 'Euskal Herrian, segurtasun-gaiari jagokonez, nazino zein nazinoarte mailako erreferentzia-enpresak ditugu. Gai honetan daukagun esperientziak eta ezagutzeak Internet lako sare edegi batetik eratorritako beharrei erantzuten deutsen industria eta zerbitzu gehiago sortzera behartzen gaitu'.

Iriondok telekomunikazinoen euskal clusterrak batetik adituak eta bestetik gaiaren ganeko ezagutzea batzen dituen saila sortzeko konpromisoa nabarmendu dau, 'Euskal Herrian Interneteko segurtasuna gero eta modu eraginkorragoan kudeatzeko'.

Bestalde, Jorge Flores Pantallas Amigaseko (2009an bost urte beteko dituen ekimenak) zuzendariaren esanetan, 'Segur Sarean' proiektua ordenagailuen eta gazteen segurtasunaren artean lotura garbia dagoalako sortu zan eta 'gu luzaroan gagoz gai hori lantzen'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu