Barandiaran eta Mitxelenaren testuak jaso ditue 'Euskal Klasikoak' saileko bi ale barrietan, ingelesez
2009-02-09 16:56 Kulturea'Selected Writings of Jose Miguel de Barandiaran: Basque Prehistory and Ethnography. Introduction by Jesus Altuna' da lehenaren izenburua eta 'Koldo Mitxelena: Selected Writings of a Basque Scholar. Compiled and with an introduction by Pello Salaburu' bigarrenarena.
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu Josune Ariztondok, Eusko Ikaskuntzako eta Nevada-Renoko Unibersidadeko Center for Basque Studieseko Aholku Batzordeko kidea dan Pello Salaburuk eta Nevadako Unibersidadeko irakaslea eta aitatu zentroko Euskal Ikasketen Egitarauko lehenengo koordinatzailea dan William A. Douglassek 'Euskal Klasikoak/Clasicos Vascos/Basque Classics' bildumearen ingelesezko bi ale barri aurkeztu ditue.
Autore klasikoen lanak dira biak: batetik, Jose Miguel Barandiaranen idazkien sail bat, Jesus Altunak batutakoa; eta, bestetik, Koldo Mitxelenaren idazki sorta bat, Pello Salaburuk batutakoa. 'Selected Writings of Jose Miguel de Barandiaran: Basque Prehistory and Ethnography. Introduction by Jesus Altuna' da lehenaren izenburua eta 'Koldo Mitxelena: Selected Writings of a Basque Scholar. Compiled and with an introduction by Pello Salaburu' bigarrenarena.
Argitalpen horreek dagoeneko bilduma berean plazaratutako beste biri batu jakez: 'The OldLaw of Bizkaia, 1452' (2005), Bizkaiko Foru zaharraren lehenengo bilduma zabala, eta 'Anthology of Apologists and Detractors of the Basque Language' (2006), XVI. mendeaz geroztiko euskal apologisten testu-bilduma bat, Juan Madariaga irakasleak eginikoa.
Antologia horreek guztiak Bizkaiko Foru Aldundiak eta Center for Basque Studiesen Adiskideak/CBS de la Universidad de Reno-Nevada alkarteak lankidetzan jarduteko sinatu eben hitzarmenaren emoitza dira. 2004an sinaturiko hitzarmen horren helburua da euskal testu klasikoak ingelesez eskaintzea eragin handieneko unibersidade eta hedabideei eta AEBetako liburutegietako adituei eta ingelesdun adituei.
Bilduma hori hiru irakaslek zuzentzen dabe, Gregorio Monrealek, Pello Salaburuk eta William Douglassek, eta liburuak argitaratzen jarraitzea da asmoa, izan be, beste hiru ale plazaratuko dira laster: 'Los Vascos', Caro Baroja; 'Les Basques', Veyrin; eta 'Antologia', Caro Baroja.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!