Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketako azken bi edizinoetan saritutako kontakizunak argitaratu ditue
2009-02-05 14:33 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bi liburuki argitaratu ditu, euskeraz eta gaztelaniaz, Gabriel Aresti Ipuin lehiaketarako azken bi edizinoetako ipuin sarituak batuz. Lehiaketea, 'Harri eta Herri' lanaren autorea omentzen dauena, bere generoan klasiko bat da, honezkero 25 urte bete dituana.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bi liburuki argitaratu ditu, euskeraz eta gaztelaniaz, Gabriel Aresti Ipuin lehiaketarako azken bi edizinoetako ipuin sarituak batuz. Lehiaketea, 'Harri eta Herri' lanaren autorea omentzen dauena, bere generoan klasiko bat da, honezkero 25 urte bete dituana.
Liburuki bakotxean saritutako lanak argitaratzen dira, lehen saria eta XXIV (2006) eta XXV (2007) edizinoetako bi akzesitak, Ibone Bengoetxea, Kultura eta Hezkuntzako zinegotziaren hitzaurreagaz batera. Eta 1980an izan zan lehenengo edizinotik gaur egunera arte euskeraz zein gaztelaniaz sarituak izan diran lanen eta autoreen 'Ohorezko Zerrendea' be jazoten ditue liburuki honeek. Zortzigarren Gabriel Aresti ipuin sarituen bildumea da azken hau, liburu formatuan, aurkeztutako kontakizun onenen argitalpena.
Gaztelerazko argitalpenean ondorengo ipuinak jasoten dira: 'En un cajón del armario' (Begoña Torregrossa, 2007 Saria), 'El gong' eta 'Los de siempre' (urte bereko bi akzesitak, José Miguel García Martín eta Pedro Luis Rodríguez Molina); 'Ojos de color ámbar' (Miguel Sánchez Robles, 2006 Saria), 'Consuelo' eta 'El matarife' (urte bereko bi akzesitak, Santiago Casero eta Domingo Alberto Martínez).
Euskerazkoari jagokonez, ondokoak dira argitaratu diranak: 'Post H. Pop' 2007 Saria (Irati Elorrieta) eta urte honetako bi akzesitak, 'Haur Jolasak' (Igor Arroyo) eta 'Zerbait ez doa ondo' (Iratxe Esnaola). Horreekaz batera 2006ko irabazleen lanak: Lehen saria 'Aldaera #01' (Xabier Altube) eta Goio Ramosen 'Argazkiak', zein Igor Arroyaren 'Jaun andere txit agurgarriok, agur t’erdi' akzesitak.
Liburuki bakotxaren 500 ale kaleratu ditu Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta dagoeneko salgai dagoz 10 euroan.
Gabriel Aresti ipun lehiaketea, edozein nazionalidadeko autoreentzat zabaldua, gai libreko ipuin orijinalak, argitaratu bakoak eta lehenago beste lehiaketa batzuetan sarituak izan ez diran ipuinak izan behar dira. Azkenengo edizinoan, 347 lan aurkeztu ziran gazteleraz eta 51 euskeraz. Lehiaketa honek 4.100 eurogaz saritzen ditu irabazleak eta 2.050eko bi akzesit izango ditu atal bakotxak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!