Bilboko Zabalguneak 1876 eta 1930 artean izan eban modernizazinoari buruzko lan batek lortu dau uriko auzoei buruzko bekea

Bizkaie! 2009-02-09 18:00

Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak urtero emoten dauen beka honek, uriko ondare artistiko zein arkitektonikoaren ezagutza bultzatzeaz gan, ondare ez-materiala eta kaleetako nahiz auzoetako historia sustatu eta seme-alaba ospetsuenen lana ezagutarazo nahi dau.

'Bilboko auzoen eta hango biztanleen historia' bekearen laugarren edizinoko epaimahaiak 13.000 eurogaz saritu dau 'La modernización de la Villa bilbaina durante los años interbelicos (1876-1930). Una aproximacion a la vida de sus habitantes. La urbanizacion del Ensanche bilbaino' izenburuko proiektua. EHUn Geografian eta Historian lizentziatua dan Sonia Gonzalez Garcia historialari bilbotarrak egindako lana da saritua.

Bekearen epaimahaiaren eretxiz, aurkeztu diran 11 ikerlanetatik, sariduna da deialdi honetara 'hobeto moldatu dan lana, espiritu zein oinarrietara, eta bere lan ildoak, ikuspegi originala eskaintzen dau ganerako edizinoetan saritutako lanakazko'.

Bilboko auzoei eta hango biztanleen historiari buruzko laugarren bekarako deialdian bestelako ekimen interesgarririk be egon da; berbarako, Masustegi eta Altamirako historiari buruzko ikerlana bertako bizilagunen eskutik; Zabalguneko demografia 1920ko hamarkadara arte; Abandoibarrako ingurua, Santutxu auzoaren eboluzinoari buruzko bi lan; Zurbarango garapena, Begoñako arkitektura ondarea; Gerra Karlistaren amaieratik Gerra Zibilera artean Alde Zaharreko emakumeen bizimoduari buruzko ikerlan bat edo eta Abusu auzoa bere irudien bitartez.

Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak urtero emoten dauen beka honek, uriko ondare artistiko zein arkitektonikoaren ezagutza bultzatzeaz gan, ondare ez-materiala eta kaleetako nahiz auzoetako historia sustatu eta seme-alaba ospetsuenen lana ezagutarazo nahi dau. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bultzatutako 'Bilbao Izan' programeak hainbat jarduera hartzen ditu: hitzaldiak, erakusketak, bisitaldi gidatuak, ikuskizunak, argitalpenak eta abar.

Beka hau, Bilboko auzo baten edo batzuren egungo historia eta gizartea ikertzen dabilzanei zuzenduta dago eta 1870. urtea aukeratu dute abiapuntutzat, Bilboren zabalkunde prozesua hasi zen garaia, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu